143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

401E/2022 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Aparailari, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoaren estatutuen aldaketa Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzen duena.

Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 426/2002 Ebazpenaren bidez Nafarroako Aparailari, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoa Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatu zen 4. zenbakiarekin.

2022ko maiatzaren 3an Jesús María Sos Arizu jaunak, Elkargoaren ordezkari gisa, eskatu zuen haren estatutuen aldaketa inskribatzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Egiaztatu denez, aldaketa hori Batzar Nagusiak erabaki zuen 2022ko apirilaren 25ean egindako bilkura berezian, estatutuen 27. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz. Horrela jaso da Elkargoko idazkariak, Elkargoko buruaren oniritziarekin, 2022ko apirilaren 29an igorritako ziurtagirian.

Jasotako dokumentazio aztertu ondoren elkargoari eskatu zitzaion zuzendu zezala, eta batez ere argitu zitzala 2., 3., 5., 9., 37. eta 38. artikuluak

2022ko maiatzaren 30ean elkargoak zuzenketa-izapidea bete zuen: eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen, eta harekin batera estatutu berriak ere bai, errekerimenduan adierazitako akatsak zuzentzeko Batzar Nagusiak 2022ko maiatzaren 25ean onetsitako aldaketak sartuta.

Orobat, egiaztatu da Batzar Nagusiak onetsitako estatutu-aldaketak bat datozela indarrean dagoen legeriarekin. Hain zuzen ere, aldaketen ondoko estatutu berriek betetzen dituzte Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta hori garatzen duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan ezarritako baldintzak.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Aparailari, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoaren estatutuen aldaketa partziala inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen azalpen zatian zehaztutakoaren arabera. Testu osoa, aldaketak barne, ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela ebazpen hau eta beraren eranskina, Nafarroako Aparailari, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoaren estatutuak biltzen dituena, behar diren ondoreak sor ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aparailari, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoari jakinaraztea, eta adieraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal diola Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabete iragan baino lehen.

Iruñean, 2022ko ekainaren 14an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Nafarroako Aparailari eta Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoaren estatutuen aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2208834