143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2022ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2022ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 2022/1, 2022/2 eta 2022/3 aldaketak, 2022ko ekitaldiko aurrekontu arruntari dagozkionak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esan, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2209548