143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantzan. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin zuen osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrozen, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2209839