143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUES

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an.

Funtzionarioak: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %38,72. Hutsik. Lanako, Sorladako eta Piedramillerako udalekin partekatua.

Muesen, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Juan José Álvarez Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L2209650