143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian. Jendaurrean jartzea

Garinoaingo Udalak, 2022ko ekainaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoarekin.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira.

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://garinoain.sedelectronica.es).

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarriaren aldaketa behin betikoa bilakatuko da. Horri buruzko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, nahi badute azter dezaten.

Garinoainen, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2209353