143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 179. eta 180. lurzatietan, kultur etxearen handitzea dela eta. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2022ko ekainaren 23an, egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Behin betiko onestea Funesko Udalak sustatu duen hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 179. eta 180. lurzatietan, kultur etxearen etorkizuneko handitzea dela eta.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera.

Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia, aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, behar diren jarduketa guztiak egin ditzan erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.

Funesen, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209829