2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2022ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n, 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2022 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.
DIRU-SARRERAK:
7. kapitulua: 125.000 euro.
8. kapitulua: 145.664,92 euro.
GASTUAK:
6. kapitulua: 270.664,92 euro
Bakaikun, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2209633