142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, argitara ematen da Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2022ko aurrekontuaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 299.486,80 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 299.986,80 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 267.918,80 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 31.068,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 299.986,80 euro.

Ziraukin, 2022ko ekainaren 28an.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.

Iragarkiaren kodea: L2209407