2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Sunbillako Udalak, 2022ko maiatzaren 6an eginiko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.
2022ko ekainaren 6an, 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren eta udaletxeko iragarki-taularen bidez jendaurrean jarri ondoren, eta alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsi da 2022. ekitaldiari dagokion plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da.
Sunbillan, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
2022KO PLANTILLA ORGANIKOA Lanpostuen zerrenda |
LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA % | MAILA | SARBIDEA | A | B | C |
Idazkaria-Kontu hartzailea (hutsik) | Funtzionarioa | 100 | A | OL | %40 | | %3,725 |
Zerbitzu anitzetakoa | Funtzionarioa | 100 | C | OL | %16 | | %3,360 |
DEITURAK ETA IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | GRADUA | LANPOSTUA | ZERBITZU AITORTUAK | ADMINISTRAZIO-EGOERA |
Sánchez Hernandorena M.ª Soledad | Administrazio-Kontratuduna | A | 3 | Idazkaria-Kontu hartzailea | 2003/02/03 | Jardunean |
Ibarra Iriarte Juan José | Funtzionarioa | C | 6 | Zerbitzu anitzetakoa | 1983/09/01 | Jardunean |
Iragarkiaren kodea: L2209759