142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022rako aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere. Aurrekontu horretan biltzen dira Udalarena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Hasierako onespena 2022ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den bitartean erreklamaziorik jarri ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira Udalaren aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzen da, kapituluka laburturik; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin.

GASTUAK

ZENBATEKOA EUROTAN

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

10.211.097,00

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

6.555.650,00

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

1.500,00

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

1.458.988,00

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

533.550,00

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

0,00

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

102.200,00

Gastuak, guztira

18.862.985,00

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA EUROTAN

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

4.012.400,00

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

1.658.000,00

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

3.721.655,00

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

9.090.442,70

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

111.900,00

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea

165.590,00

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

102.997,30

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

0,00

Diru-sarrerak, guztira

18.862.985,00

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2022ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2209429