140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UE-18 unitatean, 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Jon López Beaumontekin eta Maite Fernández Álvarezekin, UE-18 exekuzio unitatearen hirigintza-aprobetxamenduaren %10 lagatzeko (Irunberriko 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatiak).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2209330