2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Katastroko aldaketa, 5. poligonoko 1125. lurzatiaren titulartasuna aldatzearen ondorioz. Jendaurrean jartzea
Alkatetzaren 2022ko ekainaren 21eko ebazpenaren bitartez, alde batek eskaturik, katastroa aldatzeko prozedura hasi zen, Cascanteko 5. poligonoko 1125. lurzatiaren titulartasuna aldatzearen ondorioz.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei katastroko aldaketa horren espediente osoa Udalaren Idazkaritzan dutela eskura, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Cascanten, 2022ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2209234