135. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 33/2022 prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 33/2022 prozeduran 117/22 epaia eman da 2022ko apirilaren 20an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

117/2022 Epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea.–José Manuel Izquierdo Salvatierra jauna.

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, oinarrizko eskubideak babesteko 33/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtso bereziaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 11ko 2/2022 Foru Aginduaren aurka jarri zen (2022ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan, argitaratutako foru agindua), zeinaren bidez luzatu baitziren Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Aginduan (berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri zituena, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta) eta abenduaren 26ko 63/2021 Foru Aginduan ezartzen ziren neurriak. Auzi horretan alderdi hauek parte hartu dute: demandatzaile gisa, A, Jaime Ubillos Minondo auzietako prokuradoreak ordezkatua eta José Antonio Delgado Gordo abokatuak defendatua, eta demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere legelari eta aholkulari juridikoak defendatua, eta Fiskaltza. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.

Epaitza:

1. Ezestea Jaime Ubillos Minondo epaitegietako prokuradoreak, Aren izenean eta hura ordezkatuz, Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 11ko 2/20222 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, deklaratu egiten dugu foru agindu hori zuzenbidearen araberakoa dela. Foru agindu horren bidez, luzatu egin ziren Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Aginduan (berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri zituena, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta) eta abenduaren 26ko 63/2021 Foru Aginduan ezartzen ziren neurriak.

2. Alderdi demandatzailea kostuak ordaintzera kondenatzen dugu berariaz.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2022ko ekainaren 9an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2208702