135. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Desgaitasuna duten pertsonei taxi-zerbitzua hobetzeko dirulaguntzak emateko Iruñerriko Mankomunitatearen deialdi publikoaren laburpena

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren 282/2022 Ebazpena, ekainaren 22koa.

DDBN (Identif.): 636688.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/636688 eta Iruñerriko Mankomunitatearen gardentasunaren webgunean: http://transparencia.mcp.es.

1. Xedea.

2. ildo estrategikoa. Zerbitzua hobetzea desgaitasuna duten pertsonei.

Aulki gurpildunean ibiltzen diren erabiltzaileentzat kalitate handiko taxi-zerbitzua ematea.

2. Pertsona onuradun izateko betekizunak.

Onuradunak izango dira betekizun hauek betetzen dituztenak. Hain zuzen, dirulaguntza justifikatu arte eutsi beharko zaie betekizun hauei:

Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan aritzeko taxi-lizentzia baten titularra izatea.

Aulki gurpildunean ibiltzen diren erabiltzaileak garraiatzeko egokituta dagoen ibilgailu batekin ematea taxi-zerbitzua.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan jasota dauden betekizunak betetzea.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 11. artikuluan jasota dauden betebehar guztiak eta bakoitza betetzea.

3. Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

3.1. Eskabideak aurkezteko tokia.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean, Iruñean). Edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako batean aurkeztu ahal izango dira.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzen denetik aurrera hasiko da, eta 2022ko urriaren 31n amaituko da.

Iruñean, 2022 ekainaren 29an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2209614