1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, Lurralde Kohesiorako kontseilariak ekainaren 3an emandako 35/2022 Foru Aginduarena. Agindu horren bidez bi foru agindu hauek aldatu ziren: batetik, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 2ko 44/2021 Foru Agindua –Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa ezarri zuen, bulegoen mailan–; eta, bestetik, Garapen Ekonomikoko kontseilariaren azaroaren 30eko 137/2017 Foru Agindua –Garapen Ekonomikoko Departamentuko egitura organikoa ezarri zuen, bulegoen mailan–.
Foru agindu horren azken xedapen bakarraren testuan akats bat dagoela ikusi denez, honako zuzenketa hau egin behar da:
Azken xedapen bakarrean, “Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra” dioen tokian, honela behar du: “Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra”.
Iruñean, 2022ko ekainaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2209532