128. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

134/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillasko udal-mugarteetan tentsio ertaineko instalazio elektriko baterako administrazio baimena ematen baita, bai eta exekuzio proiektua onesten, eta instalazioak onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2022ko urtarrilaren 25ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, ondoren adierazten den instalazio elektrikoa aldatzeko administrazio baimena eskatu zuen, baita haren gauzatze proiektua onets dadin eta instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratu dadin ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11307 (Ref.: 2022-006 obra 101031323).

–Instalazioaren kokalekua: Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillasko udal-mugarteak.

–Xedea: inguru horretako hornidura hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Ribaforada-Cabanillas” izeneko 13,2 kV-eko erdi tentsioko aireko linea berritzea 28. eta 59. euskarrien artean. Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

  • Egungo LA-56 eroalearen ordez zirkuitu bakun berria jartzea, altzairu aluminiozko 100-AL1/17-ST1A eroalearekin.
  • Egun dauden 31 euskarri kendu eta 18 euskarri berri jartzea proiektatu da. Proiektatutako euskarriak C serieko saretazkoak eta CH serieko txapazkoak izanen dira.
  • Dauden euskarri batzuk egokitu behar direnez (7730.a eta 57.a), beharrezkoa da euskarri horien eta 301. eta 1601. euskarrien artean dagoen LA-56 eroalea tenkatzea.
  • Egungo hormigoizko 55. euskarriaren ordez, saretazko euskarri berri bat paratuko da eta, horren ondorioz, egungo LA-56 eroalea kendu beharko da egungo 1501. euskarriaren eta proiektuko 46. euskarri berriaren artean, eta zirkuitu bakun berria jarri, aluminio altzairuzko 47-AL1/8-ST1A eroalearekin; oin-planoan 20 metrokoa da tarte hori.
  • Proiektuko 28. eta 59. euskarrien kokapen berria dela eta, oin-planoan 6 eta 20 metro duten bi tartetan lurperatu beharko da linea, HEPRZ1 12/20kV 3(1x240) mm AL+H16 eroalearekin.
  • Gauzatze materialaren guztizko aurrekontua 103.751,94 euro da.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat jarri zen 2022ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ekoan, Diario de Navarra egunkarian, 2022ko martxoaren 11n, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian. Informazioaren berri eman zitzaien, halaber, Ribaforada, Cabanillas eta Fustiñanako udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epean.

Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2022ko martxoaren 7an proiektuaren separatak bidali zitzaizkien Ribaforada, Cabanillas eta Fustiñanako udalei, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Nedgia Navarra SAri eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, hogeita hamar eguneko epean eskatutako baimenari adostasuna eman edo haren aurka agertzeko, eta, kasua bada, bidezko diren baldintza teknikoak ezartzeko.

Espedientean jasota dago I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ados agertu dela Nedgia Navarra SAren 2022ko maiatzaren 4ko txostenarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110. artikuluaren 2. apartatuko a) letran aurreikusitako jarduketa bat denez, baimendutzat jotzen da, eta, horrenbestez, ez du behar lurzoru urbanizaezinetako jarduera baimengarrien baimena.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak gauzatzeko.

4. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Zuzendaritza Nagusira eta Lurralde Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Negdia Navarra SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Ribaforada, Cabanillas eta Fustiñanako udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2207619