127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04276 NL/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ameztia Ur Erabiltzaileen Elkartea.

Ibai edo errekaren izena: Itturtxolo iturburua.

Eskatutako emaria: 0,089 l/s.

Tokia: Ameztia alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Xedea: Etxeko erabilerak (edateko izan ezik) eta abeltzaintzako erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura kutxatila baten bidez biltzen da. Kutxatila horretan kontagailu bat dago instalatuta, eta, ondoren, ur biltegi bat dago Biltegi horretatik hodi bat abiatzen da uraska eta bordetaraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko maiatzaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2207614