127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Logistikako jarduera
(paketeak jasotzea, sailkatzea eta bidaltzea)

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Espediente zenbakia: 27/2022/AACC.

Sustatzailea: Seur Geopost SL.

Jarduera: azalera handitzea, logistikako jardueraren funtsezko aldaketa dakarrena (paketeak jasotzea, sailkatzea eta bidaltzea) (lehen 00031/2019-AACC espedientea, 2019ko otsailaren 15ean baimendua, 105. lurzatirako izapidetua).

Tokia: Alfaroko errepidea, udal industrialdean (industria gogaikarrien eta erauzketa industrien eremua) (27. poligonoa, 104. eta 105. lurzatiak).

Tuteran, 2022ko ekainaren 10ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2208715