127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Aldaketa, Udal hilerria arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2022ko maiatzaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Torralba del Rioko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Torralba del Rion, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2209077