127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. eremuko U.E. 3.11A exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.11A exekuzio unitatean, Jorge Goicoechea Lizarbek sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako proiektuaren kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hirigintzako araudiarekin batera, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2022ko ekainaren 20an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio Erro Lacunza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209069