127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Ordenantza, eguzki-energia biltzeko eta aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko arauak arautzen dituena. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2022ko ekainaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ordenantza, arauak ezartzen dituena teknologia fotovoltaikoaren eta/edo termikoaren bidez eguzki-energia biltzeko eta aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko Itzaltzuko udalerrian.

Horrenbestez, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua.

Itzaltzun, 2022ko ekainaren 17an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2208993