127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ikerketa-zentroa eta laborategia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoa, bai eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa ere.

Sustatzailea: Delso Fertilizantes Holding SL.

Jarduera: ikerketa-zentroa eta laborategia.

Tokia: katastroko 2. poligonoko 430. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirotz industrialdeko S kalea, 2.

Getze Galarren, 2022ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2208731