127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako nabea paratzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

–Sustatzailea: Luis Teres Sainz.

–Jarduera: nekazaritzako nabea paratzea.

–Tokia: 2. poligonoko 1600. lurzatia (Soto Sardilla).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2022ko ekainaren 13an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2208724