2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Udal Plan Orokorraren aldaketa batzuei buruzko araudia
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emandako ekainaren 1eko 79E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Araizko Udal Plan Orokorraren aldaketa, Araizko Udalak sustatua, Araizko honako alderdi hauei dagokienez: Hirigintzako Araudiaren 38., 41., 42., 44., 45., 47., 48. eta 50. (berria) artikuluak; Eraikingintza-ordenantza orokorraren II. kapituluko 5., 6. eta 7. artikuluak; 10. artikulua. Eraikingintza-ordenantza. III. kapitulua. Hiri-lurzoruko finketako itxituretako baldintza berariazkoak; 17. artikulua (berria). Eraikingintza-ordenantza. IV. kapitulua. Eraikingintzaren eraikuntza-baldintzak; 2. artikulua. Hirigintza Prozeduraren Ordenantza. Lizentzia behar duten egintzak. Tramitazio arau orokorrak. Obren sailkapena; Katalogoa zabaltzea.
Hirigintzako araudia argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena uztailaren 16ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Araitzen, 2022ko ekainaren 16an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Onetsitako araudia (PDF).
(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.
Iragarkiaren kodea: L2209044