127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO HIRUGARREN ALDIA: “La Lobera” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Artaxoako eta Tafallako udal-mugarteetan (Espedientea: 1113-CE).

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa betez, “La Lobera” 25 MW-eko haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean izan ziren bi aldiz. Prozedura horien iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, bata 2021eko otsailaren 4koan (26. NAO) eta bestea abenduaren 21ekoan (285. NAO).

Kontuan izanik jaso egin dela, sustatzaileak aurkeztu duelako, aurretiazko prozeduretatik eratorritako dokumentazioa, eta bete dadin maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa, espediente hau jendaurrean izanen da, hirugarrenez:

–Eskatzailea: M. Torres Desarrollos Energéticos SL.

–Xedea: Proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: abiaraztea ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura eta lortzea bai aurretiazko administrazio baimena, bai eraikitzeko administrazio baimena.

–Instalazioen deskribapena: “La Lobera” haize-parkea, 25 MW-ekoa, eta ebakuazio-azpiegiturak: “La Lobera” 20/66 kV-eko azpiestazioa; 66 kV-eko linea elektrikoa, “La Lobera” azpiestaziotik “Promotores Tafalla” transformazio-azpiestaziora; “Promotores Tafalla” 66/220 kV-eko azpiestazioa, eta 220 kV-eko linea elektrikoa “Promotores Tafalla” TAEtik “Tafalla” 220 kV-eko TAEra.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), eta hura kontsultatu ahal izanen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, informazioa esteka hauetan eskuratzen ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/lobera-parke-eolikoa-hirugarren-informazioa-espediente-1113-ce

Alegazioak, iradokizunak eta oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2208643