127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatren 28 lanpostu eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatren 6 lanpostu. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatren 28 lanpostu eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatren 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du. Proposamen hori 2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 987/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 2koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko pediatren eta Larrialdietako pediatren lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Gero, borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, txanda irekiko Raquel Manso Ruiz de la Cuesta, Arantzazu Olloqui Escalona, Marina Ortega Navaridas, Berta Martínez Ganuza, María Pavia Lafuente eta Pilar Ferrer Santos andreei, beste administrazio publiko batean zerbitzu ematen ari zirelako.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, hartan sartuz 1. puntuan zerrendatzen diren izangaiak, horiek baitira hautapen prozesua txanda irekian gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoak, eta lanpostuak onartu baitituzte.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatren 28 lanpostu eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatren 6 lanpostu betetzeko, honako izangai hauen alde:

–Txanda irekia.

MARTÍNEZ MERINO, MARTA

VAQUERO IÑIGO, IBONE

BERNAL CALMARZA RAQUEL

YERRO CHOCARRO, YOANA

BORJA ANDUEZA, LAURA

ALEGRÍA ECHAURI, JOSUNE

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2209033