125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

79E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Miren Mirari Saralegi Alkotz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Ekainaren 6ko 2022/713321 eskabidearen bidez, Miren Mirari Saralegi Alkotz andreak eskatu zuen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzura atxikitako Egiaztapenen eta Ebaluazioen bulegoko burua izateari uztea. Erakunde horretako zuzendari kudeatzaileak kargu-uzte hori onartu du, eta ondorioak 2022ko ekainaren 30ean sortzea proposatzen du.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak egin zituen organo berak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki horiek.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Miren Mirari Saralegi Alkotz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2022ko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 10ean.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2208711