122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-araubide finkoan. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Lehendakaritzaren 2022ko martxoaren 21eko ebazpen baten bidez, deialdia onetsi zen familia-langilearen lanpostu bat betetzeko, lehiaketa-oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoan. Deialdia 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an.

Lehendakaritzaren ekainaren 9ko Ebazpen baten bidez, aipatutako deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-araubidean betetzeko deialdiaren 4. oinarrian xedatutakoaren arabera (2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28an, argitaratua):

Onartuak:

1

ALBISU CAJAL

YOLANDA

2

ANAUT FUERTES

BEATRIZ

3

ATANES GALECH

VIRGINIA

4

AYARRA ARDANAZ

ARANTZA

5

BARRICAT LUQUIN

MARÍA PAZ

6

BRITO RUIZ

MARÍA DEL CARMEN

7

ELIZONDO SAN JUAN

CRISTINA

8

LEIVA HUALDE

ALICIA

Baztertuak eta baztertzeko arrazoiak:

1

ANAUT BERNAT

YOLANDA

2

ARA ARTOLA

SAGRARIO

3

ARA PÉREZ

MILAGROSA

Ez dute aurkeztu deialdiko 2. oinarrian eskatutako titulaziorik.

Bigarrena.–Baztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta izan ditzaketen akatsak zuzentzeko, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Batzordearen eta Ibaxako udalen iragarki-taulan eta Batzordearen webgunean.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzordeari, egiten den hurrengo bilkuran.

Erronkarin, 2022ko ekainaren 9an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2208615