122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

232/2022 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Kirolaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” egoitzako kirolari egoiliarrentzako 40 plaza betetzeko deialdiaren oinarriak, plaza esleitzen den egunetik (betiere 2022ko irailaren 1etik aurrera) 2023ko uztailaren 31ra arteko eperako, gehienez, biak barne.

Kirolaren Zuzendariordetzak aurkeztu duen txostenean adierazi du beharrezkoa dela Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitza erabiltzeko aukera guztiak ahal den gehiena erraztea. Hori horrela, deialdi bat egitea proposatu du, oinarriak eta irizpideak ezarriko dituena Nafarroako Kirolaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” egoitzan kirolari egoiliarrentzako 40 plaza betetzeko.

Deialdiaren epea plaza esleitzen den egunean hasiko da (inoiz ez 2022ko irailaren 1a baino lehen), eta gehienez iraunen du 2023ko uztailaren 31ra arte. Horretarako, kirolari egoiliarrek justifikatu beharko dute uztailean geratu beharra dutela, entrenamendu edo lehiaketaren bat dutelako, eta horretarako, gainera, Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimena beharko dute. Bestela, plaza izateko eskubidea ikasturtearen amaierarekin batera bukatuko da.

Deialdi hau, lehenik eta behin, errendimenduko kirolari izaera aitortuta dutenei zuzenduta dago.

Horrekin, asmoa da kirolari horien erabateko kirol garapena erraztea, kirol arrakastarik handiena lor dezaten, hala Espainian nola nazioartean. Eta bestalde, erraztu gogo da kirol jardueraren eta kirolariaren ikasketen, bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko bateragarritasuna, bai eta aipatu kirol jardueraren kontrola ere. Horregatik, beharrezkoa da aipatu egoitzak kirolarientzat dituen plazak betetzeko irizpideak eta oinarriak finkatzea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2017ko azaroaren 10ean hartutako Erabakiaren arabera (2017ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 13koan), Nafarroako Errendimenduko Kiroleko kirolariak izateagatik Printzearen Gotorlekua egoitzan egoiliar plaza lortzen dutenak ostatu kuotak ordaintzetik salbuetsita egonen dira Hala ere, erabilitako otordu zerbitzuak (gosaria, bazkaria eta afaria) ordaindu beharko dituzte, zentroko sukalde eta jantoki zerbitzuaren kudeaketa kontratuaren enpresa adjudikaziodunak ezarritako prezioen arabera; enpresa horrek erabaki honetan aipatzen diren gehieneko zenbatekoak errespetatuko ditu.

Goi mailako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolaritzat hartzeko baldintzak, horiek baitira errendimenduko kirolaren mailak, zenbait administrazio-xedapen eta -ebazpenetan jasota daude: 9/2012 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola arautzen duena. 240/2015 Ebazpena, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako goi mailako kirolaritzat hartzeko bete behar diren kirol betebehar teknikoak aldatzeaz gainera, arautzen dituena bai Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia, bai Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak. 329/2015 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, prozedura arautzen duena Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimendukoan sartzeko.

Goi mailako gisa akreditatzeko modua urtero emanen den ebazpenean egonen da ezarrita.

Egun, hau da indarrean dagoena: 135/2022 Ebazpena, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana (80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 26koa). Gainerako mailak akreditatzeko, Nafarroako Kirolaren Institutuak berak ziurtagiri bat eman beharko du, interesdunak eskatuta.

Deialdi honetako plazak esleitzearen ondorioetarako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolari izaera lortzen da, zalantzarik gabe, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan, martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean eta maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Aginduan eskatutako betebeharrak betez.

Betebehar horiek erabat objektiboak dira, eta Kirol Administrazioak ezin izanen du inolako balorazio subjektiborik egin.

Errendimenduko kirolarientzako plazak esleitu ondoren, plaza hutsik geratzen bada, honako hauek betetzen ahalko dituzte:

Nafarroako klubetako kirolariek, Iruñean ostatu hartu behar badute klub horien kirol jarduna ahalik eta onena izan dadin. Nafarroako klubetako kirolaritzat hartuko dira kategoria nazionalean ordezkaritza duen edozein kirol klubarekin kirol lizentzia dutenak eta Nafarroan kirol modalitateko maila gorenean erreferenteak direnak; baita Nafarroan jaiotako edo 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen Foru Komunitatean erroldatutako kirolariak ere, Nafarroako edo Espainiako dagokion federazioak emandako indarreko federazio lizentzia dutenak eta 14 eta 30 urte bitartekoak, biak barne.

Kirolari egoiliarrak, ez badira errendimenduko kirolariak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren laguntzen edo salbuespenen onuradunak, beharturik daude ostatuaren eta mantenuaren prezioak ordaintzera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2017ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez ezarritako moduan (2017ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa).

Kirolaren Zuzendariordetzak aztertuko ditu eskaerak, eta, gero, plazen esleipena proposatuko da.

Egoitzak behar bezala funtzionatzeko oinarrizko arauak jasota daude Barne Funtzionamendurako Erregelamenduan, zeina onetsi baitzen Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 173E/2022 Ebazpenaren bidez.

Azkenik, azaldu beharra dago “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzaren okupazioaren eta funtzionamenduaren ondoriozko gastuen aurrekontua egina eta sartua dagoela 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, hain zuzen ere, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroei dagozkien gastu-partidetan.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Kirolaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako kirolari egoiliarren 40 plazak betetzeko deialdiaren oinarriak, plaza esleitzen den egunetik (betiere 2022ko irailaren 1etik aurrera) 2023ko uztailaren 31ra arteko eperako, gehienez ere, biak barne. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean bildu dira.

2. Eskabidearen eta erantzukizunpeko adierazpenaren ereduak onestea (II. eta III. Eranskinak, hurrenez hurren).

3. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatu agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren bulegoetan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Administrazio eta Kudeaketa Atalera, Kirolaren Zuzendariordetzara, Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzara eta “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Pozueta Uribe-Echeverría.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako Kirolaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan kirolari egoiliarrentzat dauden plazak esleitzeko prozedura arautzea, Nafarroako errendimenduko kirolarien entrenamendu baldintzak hobetzearren plaza esleitzen den egunetik (betiere 2022ko irailaren 1etik aurrera) 2023ko uztailaren 31ra arteko eperako, gehienez ere. Dena den, egoiliarrek justifikatu beharko dute uztailean geratu beharra dutela, entrenamendu edo lehiaketaren bat dutelako, eta horretarako, gainera, Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimena beharko dute. Bestela, “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan bizi diren kirolari guztien plazarako eskubidea bukatuko da ikasturtea amaitzearekin bat, eta egun horretan hustu beharko dituzte gelak.

Deialdi hau soil-soilik zuzenduta dago 14 eta 30 urte bitarteko (biak barne) Nafarroako errendimenduko kirolariei (plaza hutsetarako oinarri hauetako 10. Puntuan ezarritako salbuespenarekin).

2.–Egoitza.

“Printzearen Gotorlekua” kirol egoitza, Goroabe kalea 36, 31005 Iruña (Nafarroa).

2.1. Errendimenduko kirolarientzat dagoen plaza kopurua: 40.

2.2. Ostatu hartzea: Deialdi honen bidez esleitzen diren plazekin, ostatu hartzen ahalko da “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan soil-soilik plaza esleitzen den egunetik (betiere 2022ko irailaren 1etik aurrera) 2023ko uztailaren 31ra arte. Dena den, egoiliarrek justifikatu beharko dute uztailean geratu beharra dutela, entrenamendu edo lehiaketaren bat dutelako, eta horretarako, gainera, Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimena beharko dute. Bestela, egoiliar kirolari guztien plazarako eskubidea bukatuko da ikasturtea amaitzearekin bat, eta egun horretan hustu beharko dituzte gelak.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2017ko azaroaren 10ean hartutako Erabakian xedatutakoarekin bat (2017ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa), Nafarroako errendimenduko kirolari egoiliarrak ostatu kuotak ordaindu beharretik salbuetsiak egonen dira. Erabaki horren bidez, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onetsi ziren.

2.3. Otorduak: Deialdi honek ez du otorduetarako gasturik esleitzen.

Gaur egun, hauek dira jantoki zerbitzuko gehieneko prezioak (BEZa barne):

–Gosaria: 2,61 euro.

–Bazkaria: 8,25 euro.

–Afaria: 7,18 euro.

–Mantenu osoa: 18,04 euro.

Dena dela, prezio horiek alda daitezke, Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak onetsi ondoren.

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean xedatutakoarekin bat, baliteke “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako mantenu zerbitzurako laguntzak ematea, baina, bakar-bakarrik, goi mailako eta goi errendimenduko kirolarientzat. Balizko laguntza horiek emanen dira kasuko dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileetan onesten diren baldintzetan eta horretarako dagoen aurrekontu-kreditu erabilgarriaren arabera.

Laguntza horiek ezarriz gero, honako hauek izan daitezke diruz laguntzen ahal diren zenbatekoak:

–Goi maila: mantenu kostuaren % 100 arte.

–Goi errendimendua: mantenu kostuaren % 50 arte.

3.–Onuradunak.

“Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan plaza eskatzeko, kirolariak goi mailakoak, goi errendimendukoak, hobekuntzakoak edo oinarrizko errendimendukoak izan beharko dira (plaza hutsetarako oinarri hauetako 10. Puntuan ezarritako salbuespenarekin), eta 14 eta 30 urte bitartekoak, biak barne.

Plaza eskatzen dutenak ezin dira egon zehapen administratibo irmo edo kondena-epai irmo bat betetzen, ez eta zehapen edo kondena-epai bat bete zain ere sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Eskaera aurkezten duten errendimenduko kirolariek erroldatzearen gaineko baldintza bete beharko dute (2022ko urtarrilaren 1a baino lehen); hau da, Iruñetik 15 kilometrora baino gehiagora dagoen Nafarroako udalerri batean erroldatuta egotearena.

3.1. “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan plaza bat lortu ahal izateko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

a) Ikasketa arautuak egiten ari diren kirolariak:

Irizpide akademikoak:

–DBH eta erdi mailako Lanbide Heziketa: egindako azken ikasturteko irakasgai guztiak gaindituak izatea.

–Batxilergoa eta goi mailako Lanbide Heziketa: egindako azken ikasturtean, gehienez ere bi irakasgai izatea gainditu gabe.

–Unibertsitate ikasketak: egindako azken ikasturtean matrikulatu zen kreditu guztietatik % 50 edo gehiago gaindituak izatea.

–Graduatu ondoko ikasketak, masterrak, doktorego ikastaroak edo antzekoak egiten egotea.

b) Ikasketa arautuak egiten ari ez diren kirolariek egiaztatu beharko dute azkeneko hamabi hilabeteetan lan jardueraren bat egin dutela hiru hilabetez gutxienez.

c) Aurreko apartatuan ezarritakoa bete gabe, kirol helburu bereziki nabarmen bat prestatzen ari diren kirolarien kasuan, Kirolaren Zuzendariordetzak baloratuko du.

d) Salbuespen gisa, Kirolaren Zuzendariordetzak ahalmena du baloratzeko ea onar daitekeen ezarritako baldintzak betetzen ez dituen eskaera justifikaturen bat.

Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzak eta Kirolaren Zuzendariordetzak erabakitzen ahalko dute “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitza ixtea okupazio txiki-txikiko oporraldi edo asteburuetan, baliabideei etekina ateratzeko asmoz.

4.–Eskaerak.

4.1. Kirolari bakoitzak aurkeztuko du eskaera, edo bestela, Nafarroako kirol federazioek kirolariaren izenean. Kirolariek Nafarroako errendimenduko kirolari federatuak izan behar dute, egoitzan plaza hartuz beren entrenamendu-baldintzak nabarmenki hobetzen ahal dituztenak.

5.–Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

Eskabideak elektronikoki aurkezten ahalko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz. Horretarako, fitxan eskuragarri dagoen eredua erabiliko da (II. eranskina).

Eskabideak, halaber, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Nafarroa Arena-Kirolaren Etxea, Aizagerria plaza 1; 31006, Iruña), II. eranskinean jasotako ereduaren arabera, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietako batean ere.

Eskaera postaz aurkezten bada, interesdunak dagokion gordekinaren bidez frogatu beharko du zein egunetan egin zuen igorpena posta bulegoan, eta, egun horretan berean, dirulaguntza kudeatzen duen organoari iragarri beharko dio eskaera igorri duela, rentidad@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Bi baldintza horiek betetzen ez badira, ez da onartuko eskaerak aurkezteko epetik kanpo jasotako dokumentaziorik.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nolanahi ere, eta plaza hutsik dagoen bitartean, horiek eskatzeko aukera izanen da, aurreko paragrafoan aipatutako epea bukatu bada ere.

6.–Dokumentazioa.

6.1. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1.–II. eranskinean zehaztutako eskaera-orria.

2.–III. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena. Nolanahi ere, Kirolaren Zuzendariordetzak beharrezkoak diren egiaztapen guztiak egiten ahalko ditu, bai eta bestelako informazio gehigarria eskatu ere, egiaztatzeko ea betetzen diren otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan, martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean eta maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Aginduan ezarritako baldintzak, eskatzaileak errendimenduko kirolaritzat hartzearren.

3.–Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo jaiotakoek aurkeztu beharko dute 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroan erroldatuta daudela egiaztatzen duen agiria.

4.–Federazioko zuzendari teknikoaren txostena, federazioko lehendakariaren oniritziarekin, honako hauek zehazten dituena kirolari bakoitzari buruz:

a) 2022-2023 denboraldiko kirol proiekzioa eta kirol helburuak.

b) Kirol ibilbidea (azken hiru urtekoa gutxienez).

c) Kirol plangintza, besteak beste entrenamenduko arduraduna, tokia eta entrenatzeko ordutegiak adierazita.

5.–2021-2022 ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria, ikasten ari direnentzat.

6.–Lan jardueraren egiaztapena, lan kontratua edo antzeko zerbait erantsita.

7.–Karneteko neurriko argazki bat.

8.–NANaren fotokopia.

9.–Kasua bada, familia ugariko kidea dela egiaztatzen duen agiria.

10.–Federazioak edo kirolariak bere eskaerarako interesgarritzat jotzen duen beste edozein agiri.

7.–Balorazioa.

Kirolaren Zuzendariordetzak aurkezten diren eskaerak aztertu, eta proposamena igorriko dio Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, irizpide hauen arabera:

7.1. Goi mailako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolariaren katalogazioa, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz:

–9/2012 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituena.

–240/2015 Ebazpena, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako goi mailako kirolaritzat hartzeko bete behar diren kirol betebehar teknikoak aldatzeaz gainera, arautzen dituena bai Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia, bai Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak.

–329/2015 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, prozedura arautzen duena Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimendukoan sartzeko.

–135/2022 Ebazpena, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrenda onesten duena. 2022ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an.

7.2. Nafarroako errendimenduko kiroleko kirolariek lehentasuna izanen dute plaza horiek eskuratzeko, hurrenkera honen arabera:

1. Goi mailako kirolariak.

2. Goi errendimenduko kirolariak.

3. Hobekuntzako kirolariak.

4. Oinarrizko errendimenduko kirolariak, 14 urtetik 16 urtera bitartekoak (biak barne).

Errendimendu maila bakoitzaren barruan, jarraian ageri diren lehentasun irizpideen eta ordenaren arabera sailkatuko dira kirolari eskatzaileak.

7.3. Lehentasun irizpideak eta ordena.

1. 2021-2022 denboraldian plaza izan dutenak “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan.

2. Kasuan kasuko kirola egituratzeko proiektu bat garatzeko asmoz lankidetza hitzarmen bat sinatu duen klub baten emakumeen talde erreferente bateko kidea izatea.

3. Familia etxetik Iruñera dagoen distantzia, handiena lehenetsiz.

4. Familia ugariko kide izatea.

5. Kirolariaren adina, ordena honi jarraikiz:

  • 1. 24 eta 14 urte bitartekoak, goitik beherako lehentasuna.
  • 2. 25 eta 30 urte bitartekoak, behetik gorako lehentasuna.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzaileak duen adina hartuko da aintzat.

6. Eskaerak aurkezteko ordena.

Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetzak kasuan kasuko federazioei edo kirolari eskatzaileei.

8.–Ebazpena.

8.1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu, horiek aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean.

8.2. Eskaerak ebazteko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

8.3. Deialdiaren oinarrietako bosgarren puntuko azken paragrafoan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak gehienez hilabeteko epean ebatziko ditu eskaerak.

9.–Esleipena.

9.1. Plaza eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

–Aurreko egonaldiei dagozkien hilabeteko kuota guztiak ordainduak izatea.

–Plaza esleitzeko aintzat hartutako merezimenduak eta baldintzak mantentzea edo hobetzea.

–“Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako zuzendariaren aldeko txostena, plaza berritzen dutenen kasuan.

Kirolari egoiliarraren plaza eskuratzeko baldintza izanen da entrenamendu plan bat betetzea, eta esleipen horrek berekin dakar ostatu zerbitzua astelehenetik ostiralera bitarte erabiltzeko eskubidea.

Egoitza larunbat, igande eta jaiegunetan erabiltzeko, kirolariek instalazioak erabiltzera behartzen dituzten entrenamenduak edo lehiaketak justifikatu beharko dituzte. Horretarako, idatzizko eskaera eginen du kirolariak berak, edo bestela, kasuan kasuko federazioak, eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimena beharko da.

9.2. Nafarroako Kirolaren Institutuak atzera botatzen ahal du, osorik edo partez, emandako plaza erabiltzeko eskubidea, honako kasuotan:

–Barne araudia ez betetzea.

–Instalazioak behar bezala ez erabiltzea behin eta berriz.

–Ebazpen honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

–Eskaeran datu faltsuak jartzea.

–Aparteko egoerak, beharkotuko luketenak Nafarroako Gobernuaren esku uztea egoitzako logelak edo instalazioak. Hori gertatu zen, esaterako, COVID-19ak eragindako pandemian.

10.–Plaza hutsak.

10.1. Errendimenduko kirolarientzako plazak esleituta, plazaren bat hutsik geldituz gero, honako hauek betetzen ahalko dituzte, deialdiaren oinarri arautzaileetako 3.1 puntuan lanari eta ikasketei buruz jasotako irizpideen arabera:

a) Nafarroan jaiotako edo 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen Foru Komunitatean erroldatutako kirolariak, Nafarroako edo Espainiako dagokion federazioak emandako indarreko federazio lizentzia dutenak eta 14 eta 30 urte bitartekoak, biak barne. Kirolariak berak ordaindu beharko du mantenu zerbitzuaren eta ostatuaren kostua.

b) Nafarroako klubetako kirolariak, baldin eta Iruñean ostatu hartu behar badute klub horien kirol jarduna ahalik eta onena izan dadin. Hain zuzen, Nafarroako klubetako kirolaritzat hartuko dira kategoria nazionalean ordezkaritza duen kirol klubarekin kirol lizentzia dutenak eta Nafarroan kirol modalitateko maila gorenean erreferenteak direnak,

Plaza hutsak betetzeko bi kasu horietan, Kirolariak berak ordaindu beharko du mantenu zerbitzuaren eta ostatuaren kostua.

Eskaera guztiei erantsi beharko zaie oinarri hauetako 6. puntuan adierazitako dokumentazioa, eta gorago ezarritako moduan erantzunen zaie, betiere plazarik geratzen bada.

10.2. Errendimenduko kirolariak ez diren kirolarien lehentasun ordenak ere jarraituko dio deialdiaren oinarrietako 7.3 puntuan zehaztutako irizpide berari.

Kirolari egoiliarrak, ez badira errendimenduko kirolariak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren laguntzen edo salbuespenen onuradunak, beharturik daude ostatuaren eta mantenuaren prezioak ordaintzera. Prezio horiek ezin dituzte gainditu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2017ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez ezarritako gehienezko prezioak (2017ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa), edo, kasua bada, Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak onesten dituen gehieneko prezioak.

Kirolaren Zuzendariordetzak aztertuko ditu eskaerak, eta, gero, plazen esleipena proposatuko da.

11.–Betebeharrak.

a) Errendimenduko kirolarien betebeharrak:

–Norberaren kirol proiektua edo programazioa betetzea, bere helburuak lortzearren.

–Kirol helburuak eta garapen pertsonala betetzeko moduko bizimodua izatea.

–Hautatzen duten guztietan Nafarroa ordezkatzea.

–Kirolaren Zuzendariordetzatik deitutako bilera edo osasun azterketetara joatea.

b) Gainerako kirolariek bete beharrekoak.

–Ordaintzea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2017ko azaroaren 10eko Erabakian ostaturako ezarritako prezioak (2017ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa), edo, kasua bada, Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak ezartzen dituen prezioak. Prezioen ordainketa hileko entrenamendu epeetara egokituko da. Epe horiek teknikari arduradunak ezarri eta justifikatu beharko ditu, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak baimendu. Ordaintzearen erantzukizuna egoiliarrari dagokio bakar-bakarrik, hirugarren baten bidez ordaintzen badu ere.

c) Betebehar komunak.

–2.3) oinarrian adierazten diren laguntzak onestea galarazi gabe, kirolari egoiliar guztiek egoitzako sukalde-jantoki zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunak ezartzen dituen prezioak ordaindu beharko dituzte, 2.3 oinarrian ezarritako zenbatekoen arabera. Prezio horiek ezin dituzte gainditu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2017ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez ezarritako gehienezko prezioak (2017ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa), edo, kasua bada, Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak onesten dituen gehieneko prezioak.

–Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan jantokiko zerbitzu osoa erabiltzea (gosaria, bazkaria eta afaria), eta ostiraletan, gosari zerbitzua, gutxienez. Betebehar horretatik salbuesteko, ezinbesteko arrazoiak justifikatu beharko dira, eritasuna, esate baterako, edo txapelketa edo topaketaren batera joatea eta, horren ondorioz, ezinezkoa gertatzea “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan egotea.

Aurreko paragrafoan aipatutako arrazoiren batengatik jantoki zerbitzua erabili behar ez bada, 24 ordu lehenago jakinarazi beharko da; izan ere, horren berri eman ezean ezarritako epean, erabili ez den zerbitzua ordaindu beharko zaio zerbitzua ustiatzeko kontzesioa duen enpresari hilabetea bukatutakoan.

–Betetzea “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzaren Barne Funtzionamendurako Erregelamenduan (Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 173E/2022 Ebazpenaren bidez onetsia) ezarritako arauak, bai eta egoitzako zuzendariak ematen dituen jarraibideak erregelamendu hori aplikatzeko.

12.–Jarraipen Batzordea.

Jarraipen Batzorde bat ezarri da, honako kide hauek osatua: Kirolaren zuzendariordea, “Larrabide estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendaria, Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren zuzendariordea (“Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako arduradun gisa) eta Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Ataleko burua.

13.–Publizitatea.

Oinarri hauek, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, interesdun guztien eskura jarriko dira Nafarroako Kirolaren Institutuko iragarki-tauletan, Larrabide estadioan eta “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra eta berau aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Iragarkiaren kodea: F2207830