122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

128/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ribaforadako eta Buñuelgo udal-mugarteetan tentsio ertaineko instalazio elektriko baterako administrazio baimena ematen baita, exekuzio proiektua onesten, eta instalazioak onura publikoa duela zehazki deklaratzen.

2022ko otsailaren 4an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, ondoren adierazten den instalazio elektrikoa aldatzeko administrazio baimena eskatu zuen, baita haren exekuzio proiektua onets dadin eta instalazioak onura publikoa duela zehazki deklaratu dadin ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11309 (Erref.: 2021-146 obra 100727115).

–Instalazioaren kokalekua: Ribaforadako eta Buñuelgo udal-mugarteak.

–Xedea: inguru horretan dauden anomalia batzuk kentzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Ribaforada-Buñuel” 13.2 kV-eko zirkuituko TEL berritu eta lurperatzea. Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

  • –Aireko trazadura berritzea: zenbait tartetan, egungo eroalea (LA-56) kendu eta zirkuitu bakun berria jartzea, aluminio altzairuzko 100-AL1/17-ST1A eroalearekin, eta beste tarte batzuetan zirkuitu bakun berria aluminio altzairuzko 47-AL1/8-ST1A eroalearekin. Tarte guztiak lehengo trazadura beretik doaz. Aireko linea berriak, adarrekin batera, 12 lerrokadura izanen ditu. Oinplanoan, 100-AL1/17-ST1A eroale berriaren lineak 927 metroko luzera du, eta 47-AL1/8-ST1A eroale berriaren lineak 1.141 metroko luzera. Guztira 26 euskarri desmuntatu eta 10 euskarri berri eraikiko dira, C serieko saretazkoak eta CH serieko txapazkoak.
  • Lur azpiko trazadura: Hiru tartek osatuko dute; oinplanoan, guztira, 380 metroko, 775 metroko eta 345 metroko luzera dute. Erabili beharreko eraikuntza sistema sekzio murriztuko zanga izanen da, eta HEPRZ1 12/20 kV 1x240 K AL+H16 eroalea erabiliko da. Linea zuzenean galtzadan lurperatzea proiektatu da.

–Exekuzio materialaren aurrekontua guztira: 231.094,63 euro.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat jarri zen 2022ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ekoan, Diario de Navarra egunkarian, 2022ko martxoaren 11n, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian. Informazioaren berri eman zitzaien, halaber, Ribaforadako eta Buñuelgo udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epean.

Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2022ko martxoaren 7an proiektuaren separatak igorri zitzaizkien Ribaforadako Udalari, Buñuelgo Udalari eta Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, hogeita hamar eguneko epean eskatutako baimenari adostasuna eman edo haren aurka agertzeko, eta, kasua bada, bidezko diren baldintza teknikoak ezartzeko.

Espedientean jasota dago I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa ados dagoela Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko maiatzaren 4ko txostenarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 118. artikuluaren 1. c) apartatuan ezarritakoa aplikatuz, 2022ko otsailaren 14an, Industriaren Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazio guztia igorri zuen Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, lurzoru urbanizaezinetako jarduera baimengarrien baimen-espedientea tramitatze aldera. Espedientean jasota dago 174E/2022 Ebazpena, maiatzaren 9koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariarena, Buñuelen eta Ribaforadan “Ribaforada-Buñuel” 13,2 kV zirkuitua berritzeko eta lurperatzeko proiektua, -i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk sustatua, baimentzen duena.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak gauzatzeko.

4. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Lurralde Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusira eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Ribaforadako eta Buñuelgo udalei, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2207475