122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2022rako zerga-tasak. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2022ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, 2022rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2022ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26an, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2022ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: % 0,30.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: % 0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3. Indize hori aplikatuko da zergaren tarifetan jasotako kuoten gainean (ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak dira maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitakoak).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: % 2,2 denbora tarte guztietarako, lurraren balio-gehikuntza zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: % 15.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Torres del Rion, 2022ko ekainaren 9an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2208560