122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, eskolako jantokietan jateko dirulaguntzak emateko, 2022-2023 ikasturterako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 631554.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/631554).

Deialdi honen xedea da behar den prozedura gauzatzea dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko, horrela exekutatuz xedatua dagoena Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, eta behin betikoa bilakatu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2208595