122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Epatzea 22-00435 gora jotzeko errekurtsoan, Udaleko osoko bilkurak 2022ko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka

Miguel Ángel Ruiz Langaricak 22-00435 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, osoko bilkuraren 2022ko otsailaren 17ko erabakiaren aurka, zeinaren bitartez behin betiko onetsi baitzen 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz 2022ko maiatzaren 19ko osoko bilkuraren erabakiarekin.

Kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orkoienen, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2207620