2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, 2/2022 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).
Gastu-partida:
1-15330-6190000 “Ur-biltegi zaharren eremua egokitzea”, 82.500,00 euro.
Finantzaketa: kreditu-gehigarria, partida honetatik:
1-87000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 82.500,00 euro.
Mendabian, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2208695