122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, 1/2022 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).

Gastu-partida:

1-34230-6390000, “Inbertsioa futbol zelaian”, 255.800,00 euro.

Finantzaketa: kreditu-gehigarria, partida honetatik:

1-87000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 255.800,00 euro.

Mendabian, 2022ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2208598