122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Amazabal 14-15-16 jarduketarako Plan Berezia. Hasierako onespena

Alkateak 2022ko ekainaren 15eko 2022/0166 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Amazabal 14-15-16 Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Jesús Araiz eta Juan Carlos Huarte arkitektoek idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2208887