122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2022ko martxoaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Leitzako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik egiten, behin betiko indargabetuko da Leitzako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Leitzan, 2022ko ekainaren 7an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2208431