122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduen zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Txulapaingo Udalak, 2022ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hartutako erabakia kontuan izanik, honako hau jakinarazten du:

Hamabost (15) egun balioduneko epe berri bat zabaltzen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Usiko familia-unitateek larreetarako herri-loteak eskuratzeko, bat etorriz indarrean dagoen ordenantzarekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamenduan ezarritakoarekin.

Hori guztia, partzialki baietsi ondotik Miguel Angel eta Jose Javier Borja Etayok ezarritako berraztertzeko errekurtsoa.

–Ezaugarriak:

• Azalera (m²):

  • 1. lotea.–Usi: 143,75 ha.

• Bazkalekuak:

Aprobetxamendu hau, horretarako egindako balorazio-azterlanaren arabera, zenbateko hauetan baloratu da:

  • 1. lotea Usi: 2.273,80 euro (BEZik gabe); hori da estali beharreko gutxieneko hasierako prezioa.

–Azienda-karga onargarria:

LARRATZEKO EREMUA

BALIZKO AZIENDA-KARGA
(Azienda larriko unitatea/larratzeko garaia)

USI

20-30

–Eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

• Ordenantzaren 15. artikuluko baldintzak (erroldatuta egotea).

• Abelburu kopurua egiaztatzeko zerga-eskakizunaren egiaztagiria, eta indarreko araudiak aipatzen duen osasun ziurtagiria (azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea).

Udalak behin-behinekoz eginen du adjudikazioa, gorabehera hauek kontuan harturik, besteak beste:

a) Lehentasuna emanen zaie guztira diru-sarrera txikienak dituzten familia-unitateei.

b) Lurrak adjudikatuko dira bazkan jasan dezaketen azienda-kargaren arabera. Lehentasuna izanen dute abeltzaintza ogibide nagusi gisa dutenek.

Behin-behineko adjudikazioa eginik, iragarkia jarriko da erakundearen taulan, eta epe bat emanen da erreklamazioak aurkezteko.

Adierazi epea iragandakoan erreklamaziorik jaso ezean, behin-behineko adjudikazioa behin betikoa izanen da.

Bestelakoetan, toki-erakundeak aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko ditu, eta bidezkoa dena erabakiko du behin betiko adjudikazioari buruz.

Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez ez badira herri-larre guztiak adjudikatu, enkante publikoaren bidez adjudikatuko dira.

Markalainen (Txulapain), 2022ko ekainaren 8an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2208463