122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren onespena dela eta

José María Ruiz Supervíak eta María Jesús Sola Jiménezek gora jotzeko 22/00605 errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Administrazio Auzitegian, Cortesko Udaleko Alkatetzaren 2022ko otsailaren 23ko ebazpenaren aurka; haren bidez onetsi zen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioa.

Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cortesen, 2022ko ekainaren 3an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2208328