122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Baraibarko Kontzejuak, 2022ko maiatzaren 4an egin ohiko bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

1.–Baraibarko, Alliko eta Iribasko kontzejuen (Larraun) titulartasuneko ehiza barrutiaren eraketa eskatzea Landa Garapeneko, Industriako, Enpleguko eta Ingurumeneko Departamentuari.

2.–Ehiza barrutiak hartuko ditu Iribasko, Alliko eta Baraibarko kontzejuen (Larraun) udal-mugarteak. Kanpoan geldituko dira hiru kontzejuetako biztanleguneetako hiri-azalerak.

3.–Lurren lagapena isilbidez lortuko da (ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundeak erabili ohi dituen hedabideetan).

4.–Baraibarko Kontzejua barrutiko titular izendatzea, bertan parte hartzen duten toki-erakundeen ordezkari izan dadin.

5.–Ehiza-barrutiak 10 denboraldi iraunen du gehienez ere; azkena 2031-2032 denboraldia izanen da.

6.–Ehiza-barrutiaren kudeaketa adjudikatuko da honako prozedura honi jarraituz:

–Honako usategi hauen zuzeneko kudeaketa: 18, 19, 20, 21, 22, 23 eta 24 zenbakidun usategiak.

–Gainerako usategiak enkantean adjudikatzea.

–Lau txartel zuzenean adjudikatzea tokiko ehiztariei, eta enkante publikoa egitea oilagorrak ehizatzeko gainerako txartelekin.

–Enkante publikoa egitea ehiza barrutiko gainerako ehiza-espezieak ehizatzeko.

7.–Onestea ehiza barrutiaren ehiza-aprobetxamendua adjudikatzeko baldintza-agiria.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea Larraungo udal bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari berariaz uko egiteko.

Baraibarren, 2022ko ekainaren 5ean.–Kontzejuko burua, Maite Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2208461