122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Beuntzako UE-BEU-2 unitatean (12. poligonoko 46., 106., 107. eta 146. lurzatiak). Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren maiatzaren 13ko 67E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Atezko Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Beuntzako UE-BEU-2 unitateari eragiten diona (12. poligonoko 46., 106., 107. eta 146. lurzatiak). Sustatzailea Miguel Eugui Ilundain da.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eritzegoitin, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208723