122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko buruak 2022rako lan-eskaintza publikoa onetsi zuen, 2022ko ekainaren 9ko 32 zenbakidun Ebazpenaren bidez, horrela betez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, xedatutakoa. Hona hemen lanpostuak:

Honako lanpostu hauek beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriarekin (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

–Kirol anitzeko jardueren monitorearen 8 lanpostu, plantilla organikoan kodea sortzeko dutena. D maila. Aldizkako lan-kontratudun finkoak, lanaldi partzialean. Sarbidea: 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriaren arabera, merezimendu-lehiaketa.

–Kirol jardueretako/pilatesko monitorearen 2 lanpostu, plantilla organikoan kodea sortzeko dutena. D maila. Aldizkako lan-kontratudun finkoak, lanaldi partzialean. Sarbidea: 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriaren arabera, merezimendu-lehiaketa.

–Kirol jardueretako/mantentzeko gimnasiako monitorearen 2 lanpostu, plantilla organikoan kodea sortzeko dutena. D maila. Aldizkako lan-kontratudun finkoak, lanaldi partzialean. Sarbidea: 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriaren arabera, merezimendu-lehiaketa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen honen aurka, administrazio bideari amaiera ematen baitio, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2022ko ekainaren 9an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2208586