120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa Udal Planean, AR-4 eremuko SR-7 sektoreko UE-26 unitatean. Behin betiko onespena.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak apirilaren 26an eman 60E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Lesakako Udal Planaren aldaketa. Horren xedea da Lesakako AR-4 eremuan SR-7 sektoreko UE-26 unitatearen erabilera globala aldatzea, bizitegi-erabileratik industria-hirugarren sektorea-merkataritza erabilerara igarotzeko, bai eta haren mugaketa aldatzea ere, kanpoan utzita 1. poligonoko 178. eta 444. lurzatiak eta 180. eta 387. lurzatien zati bat. Lesakako Udalak sustatu du aldaketa.

Argitara ematen da hirigintzako araudia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 79.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Lesakan, 2022ko ekainaren 7an. Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Onetsitako araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2208405