119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

84E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: “Errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzea”. DDBN identifikazioa: 629845.

Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak ematea, errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek eraldatu ditzaten bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko flotak, hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Izan ere, aipatutako errege dekretuaren xedea da arautzea autonomia erkidegoentzako eta Ceuta eta Melilla hirientzako laguntzen kontzesio zuzena eta berezia, interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiak tartean daudenean. Halaber, oinarri arautzaileen izaera duten zenbait arau berezi ezartzen ditu, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparru orokorrean, garraio flotak eraldatzera zuzendutako 5 jarduera programatan dirulaguntzak emateko. Errege dekretu hori 2021eko 275. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17koan.

Errege dekretu berean erabaki zen Nafarroako Foru Komunitateari 2.945.686 euroko laguntza zuzena ematea. Behin zeharkako kostuak kenduta, deialdi honetako zuzkidura ekonomikoa 2.857.316 eurokoa da.

983/2021 Errege Dekretuan ezartzen da laguntza emanen zaiela eskaera epe barruan egiten dutenei, baldin eta errege dekretu horretan eta autonomia erkidego bakoitzaren deialdian finkatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Dekretuak 19. artikuluaren 3. apartatuan xedatzen duenez, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte.

Martxoaren 15eko 188/2022 Errege Dekretuak 983/2021 Errege Dekretua aldatzen du, halako moduz non laguntzen azken hartzaileetan gehitu baitira eskaera egiten dutenean hiri-garraioko autobus zerbitzu publikoak ematen dituzten pertsona juridiko pribatuak.

Nafarroako Foru Komunitatean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak arautzen ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzak. Deialdi hau aurrekontu horietako partida baten kargura finantzatzen da, eta, horregatik, 11/2005 Foru Legea bete behar du, kontuan izanik, betiere, partida horren kreditua aipatu 983/2021 Errege Dekretuaren bidezko diru-sarrerekin sortu dela.

Horiek horrela, eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, kasu honetan banakako ebaluazioa aplikatu behar da. Bat etorriz aipatu foru legearen 17.1 artikuluarekin, Nafarroako Gobernuaren 2022ko apirilaren 13ko 3251. Erabakiaren bidez baimena eman zitzaion Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari dirulaguntzak eman ditzan, banakako ebaluazioko araubidean, programa hau gauzatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan: “Errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzea”.

Deialdi honen helburuek guztiz bat egiten dute 2030erako Nafarroako Energia Planaren helburuekin, biek pizgarriak ematen baitituzte energiaren kontsumoa arrazionalizatzeko eta petrolioarekiko morrontza murrizteko salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntzen deialdi hau onestea: “Errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzea”.

2. 2.857.316 euroko gastua baimentzea, 2022ko eta 2023ko gastu aurrekontuko “SEM Flotak eraldatzeko laguntzen deialdia” izeneko 820001 82500 7701 425204 partidaren kargura, deialdiaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko, betiere, baldintza izanen delarik kreditu egokia eta nahikoa izatea 2022. eta 2023. urteetan.

URTEA

JARDUERA 1

JARDUERA 2

JARDUERA 3

JARDUERA 4

JARDUERA 5

GUZTIRA (eurotan)

2022

544.658.00

415.500.00

24.000.00

87.000.00

3.900.00

1.075.058.00

2023

544.658.00

969.500.00

56.000.00

203.000.00

9.100.00

1.782.258.00

GUZTIRA

1.089.316.00

1.385.000.00

80.000.00

290.000.00

13.000.00

2.857.316.00

3. Laguntza hauen oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezten ahalko da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da laguntzak ezartzea errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzeko jarduketak gauzatu ditzaten, azaroaren 16ko 983/2021 eta martxoaren 15eko 188/2022 errege dekretuen esparruan (aurrerantzean “983/2021 Errege Dekretua” eta “188/2022 Errege Dekretua”), Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. Zehazki, aipatu planaren 1. osagaiaren barnean.

Deialdi honetan jarduera hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–1. jarduera: Txatar bihurtzea.

–2. jarduera: Karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailuak erostea.

–3. jarduera: «Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.

–4. jarduera: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

–5. jarduera: Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea.

1.2. 4.1 oinarrian adierazi eta oinarrion I. eranskinean azaltzen den 1. jarduera gauzatzeko aurreikusi diren laguntzak, oro har, sartuta daude Estatuko Aldi Baterako Esparruaren eta haren aldaketen aplikazio-eremuan baldin eta laguntza ematen denean indarrean baldin badaude. Esparru hori Europako Batzordeak onetsi zuen apirilaren 2ko SA.56851(2020/N) Erabakiaren bidez.

1. jarduera horretarako laguntzak ematen badira Estatuko Aldi Baterako Esparruaren indarraldia amaitu eta gero, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua bete beharko dute, ezertan galarazi gabe Estatuko nahiz Europar Batasuneko zuzenbidean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, eta bereziki, hala Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu eta kudeatzeko onesten direnak. Aipatu erregelamendu hori Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

4.1 oinarrian adierazi eta oinarrion I. eranskinean azaltzen diren 2., 3. eta 4. jarduerak gauzatzeko aurreikusi diren laguntzek Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, eta ingurumena babesteko laguntzen kategoriari dagokion salbuespena aplikatuko zaie (7. atala), ezertan galarazi gabe Europar Batasuneko zuzenbidean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, eta bereziki, hala Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu eta kudeatzeko onesten direnak.

4.1 oinarrian adierazi eta oinarrion I. eranskinean azaltzen den 5. jarduera gauzatzeko aurreikusi diren laguntzak (tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea), Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat etorriz, estatu-laguntzatzat jotzen dira, eta Europako Batzordeari jakinarazi zaio, SA.63113 erreferentziapean. Jarduera horretarako laguntzak ematean men eginen zaio 982/2021 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatutakoari, eta administrazio publikoek ezin izanen dute ezein neurri egin Europako Batzordeak ez badu hori espresuki edo isilbidez baimendu.

Deialdi honen ondorioetarako, 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioak, kategoriak eta enpresa motak aplikatuko dira.

1.3. Deialdi honen laguntzek pizgarri izan behar dute, 651/2014 Erregelamenduaren 6.2 artikuluarekin bat. Laguntzen azken hartzaileek egindako jarduketak onartuko dira bakar-bakarrik laguntzaren eskaera erregistratu ondoren hasi badira.

2. oinarria.–Laguntzen onuradun zuzenak eta azken hartzaileak.

2.1. Nafarroako Foru Komunitatea da programa hauek gauzatzeko laguntzen onuradun zuzena. Hark laguntza horien zenbatekoa bideratu beharko du zeharkako kostuetara eta hurrengo apartatuan zerrendatzen diren subjektuetara.

2.2. 983/2021 eta 188/2022 errege dekretuetan ezarritako laguntzen azken hartzaile izaten ahalko dira, jarduketa tipologia bakoitzerako ezarritakoarekin bat, jarraian azaltzen diren subjektuak, baldin eta egoitza fiskala Nafarroan badute:

1. Pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta laguntzak eskatzeko unean honako baimen hauetakoren baten titular badira, Nafarroan, eta, betiere, baimena indarrean badago:

a) Salgaien garraio publikorako baimena, bide ematen duena 3,5 t-ko gehieneko masa baino gehiagoko ibilgailuak edo ibilgailuen multzoak erabiltzeko garraiorako, MDPE gakoaz identifikatutakoa.

b) Eskatu ahalako garraio publikorako baimena, bidaiariak autobusez garraiatzekoa, VDE gakoaz identifikatutakoa.

c) Salgaien garraio pribatu osagarrirako baimena, bide ematen duena 3,5 t-ko gehieneko masa baino gehiagoko ibilgailuak edo ibilgailuen multzoak erabiltzeko garraiorako, MPCE gakoaz identifikatutakoa.

d) Garraio pribatu osagarrirako baimena, bidaiariak autobusez garraiatzekoa, VPCE gakoaz identifikatutakoa.

e) Salgaien garraio publikorako baimen autonomikoa, MDLE gakoa duena, baldin eta, 983/2021 eta 188/2022 errege dekretuak onetsi ziren egunean, 3,5 t-ko gehieneko masa baino gehiagoko ibilgailuak atxikirik badituzte baimen horri.

2. Pertsona juridiko pribatuak, laguntza eskatzeko unean hiri-garraioko autobus zerbitzu publikoa ematen badute eta ebazpen honen 2.2-1 oinarrian aipatzen diren baimenetako bat eskuratzetik salbuetsita badaude.

3. Aurreko apartatuan definitutako azken hartzaileek laguntzak jasotzen ahalko dituzte bakar-bakarrik titular diren baimenaren arabera; hots, baimen horrek zer kategoria eta ibilgailu motarako ematen duen bide, horiei loturik dauden laguntzetarako soilik.

Hemendik aurrera, onuradunei erreferentzia egiten zaienean kontuan hartuko dira laguntzen azken hartzaileak, eta alderantziz.

2.3. Azken hartzaileek onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez daudela justifikatu beharko dute. Baldintza hori betetzen dutela egiaztatzeko, laguntza eskaerarekin batera erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko dute.

2.4. Onuradun izateko baldintza da, bai laguntza eman aurretik eta bai emandako dirulaguntza likidatu arte, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa ere, kasua bada.

2.5. Plantillan 50 pertsona baino gehiago dituzten enpresek berdintasun plan bat eduki beharko dute erregistraturik, hala ezartzen baitu Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak, zeinak Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatu baitzuen.

2.6. Ezin dira onuradun izan:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren egoeretako batean dauden eskatzaileak, eta, berariaz, zehapen edo kondena bat jaso dutenak, administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat jotzen diren lan arloko jardunbideak egiteagatik edo onartzeagatik.

Azken hartzaileak laguntza eskaera aurkeztean baimena emanen die bai administrazio organo emaileari bai instrukzio organoari zuzenean kontsulta dezaten zerga administrazioarekin edo Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean ote dituen, prozedura izapidetzean beharrezkoa denean.

b) Krisi egoeran dauden enpresak, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan zehazten den definizioaren arabera.

c) Aurretik emandako edozein laguntza edo dirulaguntzari dagokionez, berreskuratzeko agindu baten menpe dauden enpresak, dela laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako, dela emakidan esleitu zaizkien betebeharrak ez betetzeagatik.

3. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura eta eskaerak aurkezteko epea.

3.1. Deialdi honetarako bideratu den zuzkidura ekonomikoa 2.857.316,00 eurokoa da eta Nafarroako 2022ko eta 2023ko gastu aurrekontuetako “SEM Flotak eraldatzeko laguntzen deialdia” izeneko 820001 82500 7701 425204 partidaren kargura ordainduko da.

Zuzkidura ekonomiko hori 4. oinarrian deskribatutako jarduera diruz lagungarrien artean banatzen da, honela:

–1. jarduera: Txatar bihurtzea. 1.089.316 euro.

–2. jarduera: Karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailuak erostea. 1.385.000 euro.

–3. jarduera: «Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea. 80.000 euro.

–4. jarduera: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea. 290.000 euro.

–5. jarduera: Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea. 13.000 euro.

Deialdiaren indarraldia bukatu aurreko hiru hilabetean, partidaren batean oraindik kreditua balego eta beste partida batean erreserbakoen edo itxaron zerrenda balego, aurrekontua jardueren tipologien artean birbanatzen ahalko da; orduan ondoriorik gabe geldituko dira aurreko paragrafoan banaketa egiteko ezarritako hasierako ehunekoak, eta beste jardueretako eskaerei erantzunen zaie, lehentasuna emanez 5. jarduerari lehenbizi, gero 4.ari, 3.ari, 2.ari eta 1.ari, hurrenez hurren, bai eta jarduera mota bakoitzean ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraikiz ere.

Halaber, 25.000.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta zeina arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

3.2. Deialdirako baimendutako gastua ekitaldi bakoitzean ez bada osorik gauzatzen, hurrengo ekitaldiari gehitzen ahalko zaio, Ogasun Publikoari buruzko Foru Legearen 49. artikuluaren 1.e) eta 5. apartatuetan ezarritakoari jarraituz.

3.3. Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko apirilaren 30era arte iraunen du, salbu eta deialdi honen 4. oinarrian definitutako 4. jardueraren kasuan, horretarako 2023ko abenduaren 31n amaituko baita.

Eskaerak aurkezteko epealdia amaitutakoan ez da eskaerarik onartuko.

Aurrekontu erabilgarria agortzen denean, horren berri emanen da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus).

4. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

4.1. Jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

a) 1. jarduera: Txatar bihurtzea.

b) 2. jarduera: Karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailuak erostea.

c) 3. jarduera: «Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.

d) 4. jarduera: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.

e) 5. jarduera: Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea.

4.2. Laguntzak ematen badira oinarri honen 1. apartatuaren 1. jardueran aipatutako jarduketa diruz lagungarrietarako, men eginen zaie Estatuko Aldi Baterako Esparruak eta haren aldaketek ezarritako baldintza eta mugei, baldin eta laguntza ematen denean indarrean baldin badaude. Esparru hori Europako Batzordeak onetsi zuen apirilaren 2ko SA.56851(2020/N) Erabakiaren bidez.

1. jarduera horretarako laguntzak ematen badira Estatuko Aldi Baterako Esparruaren indarraldia amaitu eta gero, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua bete beharko dute, ezertan galarazi gabe Estatuko nahiz Europar Batasuneko zuzenbidean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, eta bereziki, hala Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu eta kudeatzeko onesten direnak. Aipatu erregelamendu hori Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

Azken hartzaileetako bakoitzari ematen zaien de minimis laguntzen guztizko baturak ezin izanen du gainditu 200.000 euroko zenbatekoa hiru ekitaldi fiskaleko aldi bakoitzeko.

Halaber, azken hartzaileek salgaien errepideko garraioa egiten badute besteren kontura, haietako bakoitzari ematen ahal zaien de minimis laguntzen guztizko batura 100.000 eurokoa izanen da gehienez, hiru ekitaldi fiskaleko aldi bakoitzeko.

Laguntza eskaerari erantsi beharko zaio jasotako dirulaguntzei buruzko adierazpena. Dirulaguntza ematean onuradunari jakinaraziko zaio aurreko bi tresna juridikoetako zeini jarraikiz ematen zaion dirulaguntza.

4.3. Onetsitako programen laguntzak ematen badira oinarri honen 1. apartatuaren 2., 3. eta 4. jardueretan aipatutako jarduketa diruz lagungarrietarako, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak beteko dira, eta ingurumena babesteko laguntzen kategoriari dagokion salbuespena aplikatuko zaie (7. atala), ezertan galarazi gabe Europar Batasuneko zuzenbidean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, eta bereziki, hala Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu eta kudeatzeko onesten direnak.

Kategoria honetako laguntzetara (7. atala) bideratu daitekeen urteko batez besteko aurrekontua, jarduketa, programa edo pizgarrien araubide desberdindu bakoitzeko (1. apartatuan 2., 3., 4. eta 5. jarduera gisa zerrendatuak) ezin izanen da 150 milioi euro baino handiagoa izan, eta laguntza muga bat ezarri da azken hartzaile eta deialdiko, zeina deialdiaren I. eranskinean jaso baita.

4.4. Onetsitako programen laguntzak ematen badira oinarri honen 1. apartatuaren 5. jardueran aipatutako jarduketa diruz lagungarrietarako (tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea), laguntza hori estatu-laguntzatzat hartuko da, Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan ezarritakoarekin bat, eta Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaio, SA.63113 erreferentziapean. Jarduera horretarako laguntzak ematean men eginen zaio 982/2021 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatutakoari, eta administrazio publikoek ezin izanen dute ezein neurri egin Europako Batzordeak ez badu hori espresuki edo isilbidez baimendu.

4.5. Laguntzen izaera pizgarria dela-eta, laguntzen azken hartzaileek egindako jarduketak onartuko dira bakar-bakarrik laguntzaren eskaera erregistratu ondoren hasi badira.

Horrek ez du galaraziko eskaera aurkezteko beharrezko diren prestaketak edo inbertsioak egitea, esate baterako proiektua, memoria teknikoak eta ziurtagiriak prestatzea; horiek diruz lagungarriak izanen dira eskaera egin aurretik fakturatu badira ere, baina, nolanahi ere, prestaketa-jarduera horiek 983/2021 Errege Dekretua argitaratu ostean hasitakoak izan behar dute.

4.6. Jarduketa diruz lagungarriak Nafarroan gauzatu behar dira, eta oinarrien I. eranskinean ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

4.7. Aurrekoa betetzen ez bada, eta zuzentzen ez bada, jasotako zenbateko guztiak itzultzeko prozedura hasiko da eta dirulaguntza ordaindu zenetik dagokion berandutze-interesa eskatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

Oinarrien I. eranskinean ezartzen da laguntzen zenbatekoa.

6. oinarria.–Dirulaguntzen muga orokorrak.

6.1. Laguntzen zenbatekoaren muga orokorrak.

Deialdi honen I. eranskinean ezarrita dago onuradun batek guztira eta gehienez jaso dezakeen zenbatekoa.

6.2. Europar Batasuneko araudi aplikagarria.

Araubide juridikoa, aplikatu beharreko araudi espezifikoa, onuradunen baldintzak eta betebeharrak eta laguntzak emateko prozedura 983/2021 eta 188/2022 errege dekretuetan eta oinarri hauetan ezarritakoak izanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat. Halaber, deialdi honek bat etorri beharko du aplikatu beharreko Europako araudian estatu-laguntzetarako ezarritakoarekin.

6.3. Beste laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Onetsitako jardueretarako laguntzak ez dira bateragarriak xede bererako ematen diren beste dirulaguntza edo laguntzekin, edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatutatik edo Espainiako, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko erakundeetatik etorrita ere.

983/2021 eta 188/2022 errege dekretuetan araututako laguntzak, autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzendutakoak, ez dira inola ere bateragarriak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan isurketa gutxiko eremuak ezartzeko eta hiri-garraioaren eraldatze digital eta jasangarrirako udalerriei zuzendutako laguntzekin, ezta Europako beste ezein laguntzarekin ere, bereziki CEF eta EGEF funtsetan edo Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren osagaietan jatorria badute.

6.4. Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin kontratatzea:

a) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak azpikontratua egiten du hirugarrenekin ituna egiten duenean, dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egin dezaten. Onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Horri dagokionez, azpikontratazioa edo hirugarrenekin egindako kontratazioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %100 artekoa izaten ahalko da, eta diruz lagundutako jardueraren azpikontrataziorako edo hirugarrenen kontrataziorako, aipatu 26. artikuluan jasotakoa aplikatu behar da.

b) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada obra gauzatzeko kostuaren kasuan edo 12.000 eurotik gorakoa ekipamendu-ondasunak hornitzeko edo aholkularitza- zein laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea hautatu dela efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura hori emateko behar adina entitate ez badago.

Horretarako, hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu beharko du, eta hautaketa justifikatu, baldin eta, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioaren arabera, onena hautatu ez badu.

7. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira. Hortaz, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte.

Aurrekontuan esleitutako kreditua agortzen denean, eta betiere programaren indarraldia bukatu ez bada, eskaera berriak erregistratzen ahalko dira erreserba-zerrendarako; eskaera horiek zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, kreditua askatzen bada (norbaitek emandako laguntzari uko egiteagatik edo laguntza kobratzeko eskubidea galtzeagatik) edo deialdirako aurrekontua handitzen bada.

Eskaera erreserba-zerrendarako aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko eskatzaileari, harik eta eskaera baliozkotu arte.

8. oinarria.–Laguntzak eskatzeko modua.

8.1. Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan dauden inprimakiak (hemendik aurrera laguntzen fitxa) erabili behar dira laguntza-eskaerak aurkezteko.

Pertsona juridikoek nahitaez modu telematikoan aurkeztuko dituzte eskaera eta eman beharreko agiri guztiak, 13. oinarrian ezarritako moduan.

Pertsona fisikoek, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dituzte, 13. oinarrian ezarritako moduan, edo bestela aurrez aurre, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietako edozein erabiliz.

3. oinarrian ezartzen da laguntza eskaera aurkezteko epea.

8.2. Laguntzak eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Laguntza eskabidea.

1. Honako datu hauek beteko dira: laguntza eskatzailearen datu orokorrak, jarduera mota, kokapena eta datu tekniko zehatzak. Halaber, eskabidearekin batera adierazpen hauek aurkeztuko dira:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egunean onuradun izateko baldintzak betetzen direla dioena.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egunean eskuratu diren beste dirulaguntzei buruzkoa. Jarduketa guztietarako, eskatutako edo jasotako beste laguntzen adierazpena, hala jarduketa bererako laguntzena nola de minimis araubidean azken hiru urteetan jasotakoena.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, non aitortu beharko baita ez dela beste dirulaguntza edo laguntzarik eskatu edo jaso Espainiako edo atzerriko administrazio, erakunde edo entitate publikoren batetik laguntza-programa honen babesean eskatutako jarduketa edo helburu bererako. Halaber, aitortu beharko da ez dela 150 milioi euroko zenbatekoa gainditu programa honen karietara autonomia erkidegoetako deialdietan egindako eskaera guztiak batuta, kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorrean sartzen diren jarduketetarako (651/2014 (EB) Erregelamendua).

d) Profesional autonomoen kasuan, gainera, ekonomia jardueren gaineko zergaren alta ziurtagiria aurkeztu beharko da.

e) Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak:

–Ziurtagiri bat, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak egunean dituela dioena.

–Ziurtagiri bat, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela dioena.

f) Enpresen kasuan, erantzukizunpeko adierazpen bat, enpresa txiki, ertain edo handia dela jasoko duena, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioaren arabera, edo, hala badagokio, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik gabeko entitate bat den.

g) Adierazpen bat, zeinaren bidez konpromisoa hartuko baita behar diren eskubideak eta sarbidea emateko Europako Batzordeak, OLAFek, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintaritza eskudunek beren eskumenak erabiltzen dituztela bermatzeko.

h) Inplikatutako administrazio publikoen arteko datuen komunikazioaren onarpena, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.

i) Plantillan 50 pertsonatik gora dituzten enpresen kasuan, Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroak emandako ebazpenaren ziurtagiria edo kopia, edo, bestela, deialdia argitaratu baino lehen erregistroan izena emateko eskaera egin dela frogatzen duen agiria.

j) Ebazpen honen 2.2.2 oinarrian ezarritako azken hartzaileek kasuan kasuko toki-erakundeko organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko dute, frogatzeko hiri-garraioko zerbitzu publikoa ematen dutela, 2.2.2 oinarrian adierazitako baldintzetan.

2. Profesional autonomoen kasuan, izaera hori adierazi beharko da. Laguntzen organo kudeatzaileak izaera hori egiaztatuko du Jarduera Ekonomikoen Erregistroan. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 156. artikuluan arautzen da erregistro hori. Eskatzailea erregistraturik ez badago, eskatuko zaio profesional autonomoaren izaera frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

3. Pertsona juridikoek eskabidean adierazi behar dute gaitutako helbide elektronikoa (GEH) dutela, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena eman dutela. Gaitutako helbide elektronikoa 13. oinarrian adierazten den moduan lortuko da.

2. Dokumentazio administratiboa.

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen NAN, AIZ edo IFZren kopia eta, hala bada, haren ordezkariarena.

b) Ahalordetze-eskrituraren kopia, edo ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

c) Pertsona fisikoek ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda daudela frogatzeko egiaztagiria aurkeztu beharko dute, balorazio organo eskudunak egina.

3. Dokumentazio teknikoa.

a) 1. jarduerarako (Txatar bihurtzea):

–Laguntza eskaeraren inprimakia; honako datu hauek agertu behar dira: txatar bihurtu nahi den ibilgailuaren marka, izendapen komertziala, bastidore zenbakia eta matrikula, laguntzaren xedeko ibilgailuaren kategoria eta motorizazioa, baita eskatutako laguntzaren zenbatekoa ere.

–Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia; honako datu hauek agertu behar dira: lehen matrikulazioaren data, Espainiako matrikulazioaren data eta baimena eman den data. Agiri hauetako bat eduki ezean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ibilgailuaren historiaz egindako txostena aurkeztu behar da.

–Ibilgailuaren IAT txartelaren kopia (fitxa teknikoa), txatar bihurtu nahi den ibilgailuaren Euro araudia agertuta. IAT txartelean (fitxa teknikoa) ez bada ageri, edo eskatzaileak ezin badu hori egiaztatu, ibilgailua fabrikatu zenean baimendurik zegoen Euro kategoria baxuena hartuko da kontuan.

–Txatar bihurtu nahi den ibilgailuaren trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren azken ordainagiria, zeinak pagatuta egon beharko baitu.

–Laguntzaren azken hartzailea txatar bihurtu nahi den ibilgailuaren titularra dela egiaztatzen duen agiriaren kopia; titulartasun hori laguntza eskatu baino bi urte lehenagotik izan beharko du gutxienez.

–Azken hartzaileak ebazpen honen 2.2.2 oinarrian definitutakoak badira, kasuan kasuko toki-erakundeko organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, frogatzen duena txatar bihurtu nahi den ibilgailua hiri-garraioko zerbitzu publikoa emateko erabili dela laguntza eskatu aurreko 2 urteetan gutxienez.

–Aurrekontu xehakatua.

b) 2. jarduerarako (Karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailuak erostea):

–Laguntza eskaeraren inprimakia; honako datu hauek agertu behar dira: erosi nahi den ibilgailuaren marka, izendapen komertziala, kategoria eta motorizazioa, baita eskatutako laguntzaren zenbatekoa ere. M kategoriako ibilgailuen kasuan klasea ere adierazi beharko da, eta erosi nahi den ibilgailua «zoru baxukoa» den, 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C atalaren 3. puntuan zehaztutakoaren arabera. N kategoriako ibilgailu elektriko hibridorik (HEV) erosiz gero, eskatzaileak baieztatu beharko du badakiela erosi behar duen ibilgailuak jasota egon behar duela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 20ko 2019/1242 (EB) Erregelamenduaren aplikazio-eremuan, eta isuri gutxiko ibilgailuaren definizioa bete behar duela, aipatu erregelamenduaren 3.(12) artikuluko definizioaren arabera. Erosketa egin ostean, inguruabar horren gainean ibilgailuaren fabrikatzaileak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko du.

–Aurrekontu xehakatua.

–Renting edo leasing errentamenduaren kasuan, enpresa errentatzailearen eskaintzaren kopia, ordaindu beharreko kuota adierazita, bai eta kuota horretatik ibilgailuaren kostuari dagokion zatia ere.

c) 3. jarduerarako («Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea):

–Laguntza eskaeraren inprimakia; honako datu hauek agertu behar dira: aldatu nahi den ibilgailuaren marka, izendapen komertziala, bastidore zenbakia eta matrikula, laguntzaren xedeko ibilgailuaren kategoria eta motorizazioa (hasierako eta amaierakoa), baita eskatutako laguntzaren zenbatekoa ere. Ibilgailua M kategoriakoa bada, eta aldaketa egin nahi bada ibilgailuak gasaren bidez funtzionatzeko oro har (gas natural konprimitua –CNG– edo gas natural likidotua –LNG–), adierazi beharko da ibilgailua ez dela «zoru baxukoa», 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C atalaren 3. puntuan zehaztutakoaren arabera.

–Zirkulazio-baimena, ibilgailuaren titulartasuna eta antzinatasuna egiaztatzeko.

–Aurrekontu xehakatua.

d) 4. jarduerarako (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea):

–Laguntza eskaeraren inprimakia; honako datu hauek agertu behar dira: potentzia, kokapena, UTM koordenatuak eta kargalekuen kopurua.

–Jarduketen deskripzio-memoria, gutxienez honako hauek adierazita: jarduketaren deskripzioa eta norainokoa, inbertsioa, instalazioaren potentzia, kostu diruz lagungarria eta eskatutako laguntza.

–Aurrekontu xehakatua.

e) 5. jarduerarako (Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea):

–Laguntza eskaeraren inprimakia; honako datu hauek agertu behar dira: dirulaguntzaren xede den ibilgailuaren marka, izendapen komertziala eta kategoria, baita eskatutako laguntzaren zenbatekoa ere.

–Aurrekontu xehakatua.

–Renting edo leasing errentamenduaren kasuan, enpresa errentatzailearen eskaintzaren kopia, ordaindu beharreko kuota adierazita, bai eta kuota horretatik ibilgailuaren kostuari dagokion zatia ere.

8.3. Eskaerarekin batera aurkezten diren agiri guztiak PDF formatuan aurkeztuko dira, izenarekin behar bezala identifikatuta (adib.: “Inprimakia”, “Aurrekontua”, “Memoria”, “Faktura”, “Ordainagiria” etab.).

8.4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu aipatutako betebeharrak betetzen, 39/2015 Legearen 66. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8.5. Pertsona juridiko batek modu presentzialean aurkezten badu eskaera, eta ez ezarritako bide elektronikoaren bidez, interesdunari eskatuko zaio eskaera zuzen dezala, hau da, modu elektronikoan aurkez dezala. Ondorio guztietarako, eskaeraren aurkezpen eguna zuzenketaren eguna dela ulertuko da.

9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

9.1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hau da, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak, eskaerak aztertuko ditu, eta gero organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

9.2. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza nori eman ebazteko.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpena jakinarazi ezean, eskaera ezetsitzat joko da.

10. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

10.1. Onuradunek jarduketa justifikatu beharko dute 12 hilabeteko epean, gehienez, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita, salbu eta 4. jardueraren kasuan (ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea), horietan 18 hilabetekoa izanen baita inbertsioa justifikatzeko epea. Horretarako, 8.1 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko dute ordainketa eskaera, laguntzen fitxako ereduari jarraikiz, bai eta deialdi honen II. eranskinean eskatutako dokumentazioa ere.

10.2. Ordainketa eskaera eta gainerako dokumentazioa osorik eta egintza bakar batean aurkeztuko dira. Laguntza justifikatzeko dokumentazioa osoa ez bada edo akastuna bada, onuradunari eskatuko zaio zuzen dezala 10 egun balioduneko epean, 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat. Halaber, zuzentzeko eskatuko zaio baldin eta postaz edo modu presentzialean aurkeztu bada, bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu behar duten onuradunen kasuan.

10.3. Laguntza justifikatzeko dokumentazioa apartatu honetan ezarritako epealdian aurkeztu ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

10.4. Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzak dirua onuradunaren kontuan sartzeko, onuradunak “Transferentzia bidez kobratzeko eskaera” bete eta diruzaintzan aurkeztu beharko du, salbu eta lehenago aurkeztu badu. Eskaera horrek honako hau ordezten du: “Banku datuak egiaztatzeko ziurtagiria, laguntzaren zenbatekoa transferitzeko”. 983/2021 Errege Dekretuaren III. eranskinean dago jasoa.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

11.1. Ordaintzeko eskaera jasota, eta frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

11.2. Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena sei hilabeteko epean emanen da, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

11.3. Dirulaguntzak 60.000 eurotik gorakoak direnean, haiek ordaindu ahal izateko, aldez aurretik organo kudeatzaileak inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Espedientean egiaztapenaren berri jaso beharko da, aktaren bidez edo egiaztapen txostenaren bidez.

12. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

12.1. Laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Pertsona juridiko pribatuek, dirulaguntza emanen zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, modu telematikoan aurkeztu behar dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua. Foru dekretu horren 3 .artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako jarduera egin eta justifikatzea aurreko oinarrietan ezarritako moduan.

c) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea dirulaguntza eskatu ondoren xede bererako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek emanak.

Halaber, dirulaguntza ematean kontuan izan den edozein inguruabar (objektibo nahiz subjektibo) aldatzen bada, horren berri eman beharko da.

d) Diruz lagundutako ibilgailuaren edo bestelako material mugikorraren jabeak, pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan, hori saltzen badu laguntza ordaindu zenetik bi urte igaro baino lehen, salerosketarako kontratuan adierazi beharko du, berariaz, ondasun horrek honako programa honen laguntza jaso duela: “Errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzea”. Horrez gain, adierazi beharko da eskuratzaileak, pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan, konpromisoa hartzen duela ondasuna laguntzaren xede zehatzerako erabiltzeko eta funtzionamendu-egoera egokian mantentzeko, gutxienez, aipatu epea bukatu arte. Bestela, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak espediente bat abiaraziko du laguntza itzultzeko.

Hala bada, besterentzea jakinarazi beharko zaio Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean gehienez, laguntzaren xedeko ondasunaren kontratua sinatzen denetik.

Baldin erosleak ez baditu betetzen besterentzearen betekizunak, laguntzaren onuradunak konpromisoa hartzen du jasotako laguntza itzultzeko.

e) Renting edo leasing bidezko errentamendu-kontratuetan, kontratua aurreikusitakoa baino lehen desegiten bada, errentariak konpromisoa hartu behar du Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari itzultzeko programa honen karietara jasotako dirulaguntzaren zati proportzionala: “Errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzea”. Bestela, espediente bat abiaraziko da laguntza osorik edo, hala badagokio, partez itzultzeko.

Hala bada, egoera jakinarazi beharko zaio Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, bi hilabeteko epean gehienez, azken faktura ordaintzen denetik hasita.

f) Diruz lagundutako karga elektrikorako azpiegituren jabetasuna mantendu beharko dute laguntzen onuradunek, gutxienez 2 urtean. Horrez gain, epe horretan behar bezala funtzionatu behar dute, eta karga elektrikorako zerbitzuak eman. Zerbitzu horiek laguntza eskaeran eta justifikazioetan deklaratuak dira.

Onuradunak diruz lagundutako instalazioren bat besterentzen badu aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko epea igaro baino lehen, salmentarako kontratuan adierazi beharko du, berariaz, inbertsio horrek honako programa honen laguntza jaso duela: “Errepideko garraio-zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako flotak eraldatzea”. Orobat, jabe bihurtzen denari emanen dio jasotako dirulaguntzaren berri, bai eta oinarri hauetan ezarritako betebeharren berri ere, eta ohartaraziko dio konpromisoa hartu behar duela ondasuna laguntzaren xede bererako erabiltzeko, eta ondasuna behar bezala funtzionatzeko moduan mantentzeko, aipatu epea bete arte, bederen. Bestela, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak espediente bat abiaraziko du laguntza osoa itzultzeko.

Hala bada, besterentzea jakinarazi beharko zaio Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari hilabeteko epean gehienez, laguntzaren xedeko instalazio eta/edo ekipoen salmentarako kontratua sinatzen denetik.

Baldin erosleak ez baditu betetzen besterentzearen betekizunak, laguntzaren onuradunak konpromisoa hartzen du jasotako laguntza itzultzeko.

g) Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen duenean, erregistratutako emaitza energetikoen berri ematea, eta emaitzak zabal daitezela baimentzea, 4 urteko epean ibilgailuen kasuan, eta 10 urteko epean gainerako proiektuetan, laguntza ordaintzen denetik hasita.

h) Behar den informazio guztia ematea, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen diona laguntzen xedea ikuskatzeko eginkizunak betetzeko.

i) Onuradunak diruz lagundutako jarduketari buruz egiten dituen erreferentzia guztietan (argitalpenetan, hedapen jardueretan, web-orrietan eta, oro har, edozein hedapen bidetan) Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen baldintzak bete behar dira, halakorik ezartzen badu, bai eta programaren irudiari buruzko eskuliburuan ezarritakoak ere. IDAEren webgunean eskura daiteke eskuliburu hori.

j) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

12.2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

13. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

13.1. Pertsona juridikoek baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharreko laguntza eskaerak eta gainerako dokumentazio guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak eskaera egiten duten pertsona juridikoen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Pertsona fisikoek, ahal dutela, dokumentazioa bitarteko telematikoen bidez aurkeztuko dute, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen den edozein tokitan.

13.2. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoaren helbide berari loturik.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

14.1. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

14.2. Onuradunei jakinarazten zaizkien ebazpenetan, aipatu egin behar dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

15. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete oinarri arautzaile hauen aurka, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Jarduketa diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak eta laguntzen zenbatekoak

1. Honako definizio hauek hartuko dira kontuan ibilgailuen kategoriak (1) eta klaseak (2) zehazteko:

a) M kategorian sartzen dira ibilgailu motordunak, nagusiki bidaiariak eta haien ekipajea garraiatzeko diseinatu eta fabrikatu direnak, barne harturik:

  • i) M2 kategoria: gidariarenaz gain beste 8 eserleku baino gehiago dituzten ibilgailu motordunak, zeinen gehieneko masa (3) ez baita 5 tonatik gorakoa, ibilgailu motordunak izan edo ez izan bidaiariak zutik garraiatzeko tokirik.
  • ii) M3 kategoria: gidariarenaz gain beste 8 eserleku baino gehiago dituzten ibilgailu motordunak, zeinen gehieneko masa 5 tonatik gorakoa baita, ibilgailu motordunak izan edo ez izan bidaiariak zutik garraiatzeko tokirik.

(1) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/858 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzaren 30ekoa, hizpide dituena ibilgailu motordunen eta horietarako atoien homologazioa, horien merkatuaren zaintza eta ibilgailu horietarako sistemak, osagaiak eta unitate tekniko independenteak. Haren bidez aldatu ziren 715/2007 (EE) eta 595/2009 (EE) erregelamenduak eta indargabetu zen 2007/46/CE Zuzentaraua (EEErako garrantzia duen testua).

(2) Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoaren 107. Erregelamendua.

(3) «Gehieneko masa» da «kargan teknikoki onargarria den gehieneko masa», bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduan zehaztutakoarekin.

M kategoriako ibilgailuetan ez badago hogeita bi bidaiari baino gehiagorentzako tokirik, gidaria alde batera, bi ibilgailu klase bereizten dira:

–«A klasea»: bidaiariak zutik garraiatzeko diseinatutako ibilgailuak dira; klase honetako ibilgailuetan eserlekuak daude, eta prestaturik egon behar dute bidaiariak zutik garraiatzeko.

–«B klasea»: bidaiariak zutik garraiatzeko diseinaturik ez dauden ibilgailuak dira; klase honetako ibilgailuak ez daude bidaiariak zutik garraiatzeko prest.

M kategoriako ibilgailuetan hogeita bi bidaiari baino gehiagorentzako tokia badago, gidaria alde batera, hiru ibilgailu klase bereizten dira:

–«I. klasea»: ibilgailu hauetan bidaiariak zutik egoteko eremuak daude, ohikoa baita bidaiariek joan-etorriak egitea.

–«II. klasea»: ibilgailu hauek bidaiariak eserita garraiatzeko erabiltzen dira batez ere, baina haien diseinuak bide ematen du bidaiariak zutik ere garraiatzeko, korridorean edo gehienez ere bi eserleku bikoitzetarako eremuaren adinako toki batean.

–«III. klasea»: bidaiariak eserita soilik garraiatzeko ibilgailuak.

Horrez gain, ibilgailu jakin batzuk hautagarritzat hartuko diren edo ez zehazteko, M kategoriaren barruan «zoru baxuko» ibilgailuak bereizi behar dira, 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C zatiaren 3. puntuan zehaztutakoarekin bat; horretan, hain zuzen, erreferentzia egiten zaio NBen 107. Erregelamenduko 2.1.4 apartatuari, non esaten baita «zoru baxuko ibilgailua» dela I., II. edo A klaseko ibilgailu oro, baldin eta bidaiariak zutik garraiatzeko erabilgarri dagoen eremuaren %35 gutxienez (edo aurreko zatia, ibilgailu artikulatuetan, edo beheko solairua, bi solairuko ibilgailuetan) mailarik gabeko eremua bada eta gutxienez zerbitzu ate bat badago eskura.

b) N kategorian sartzen dira ibilgailu motordunak, nagusiki salgaiak garraiatzeko diseinatu eta fabrikatu direnak, barne harturik:

  • i) N2 kategoria: 3,5 tonatik gorako baina 12 tonatik beherako gehieneko masa duten ibilgailu motordunak.
  • ii) N3 kategoria: 12 tonatik gorako gehieneko masa duten ibilgailu motordunak.

c) O4 kategoria: O kategoriako ibilgailuak dira (erdi-atoiak), 10 tonatik gorako gehieneko masa dutenak.

2. Laguntzen zenbatekoa eta betekizunak.

Jarraian adierazten dira jarduera bakoitzaren jarduketei dagozkien dirulaguntzen zenbateko unitarioak, bai eta betekizunak ere:

1. jarduera.–Txatar bihurtzea.

Txatar bihurtzeagatik emanen diren laguntza finkoen zenbateko unitarioak ezarri dira ondoko taulan, ibilgailuaren kategoriaren arabera eta kontuan harturik antzinatasuna (Euro isurketen estandarraren arabera definituko da):

Laguntzarako gehieneko muga bat ezarri da: hogeita hamar (30) ibilgailu azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko, salbu eta pertsona fisikoen kasuan, haientzako muga ibilgailu bat (1) izanen baita azken hartzaile bakoitzeko.

Hogeita hamar (30) ibilgailuko mugari eutsiko zaio Estatuko Aldi Baterako Esparrua indarrean den bitartean, 983/2021 Errege Dekretuaren 3.2.a) artikuluan ageri den bezala. Estatuko Aldi Baterako Esparruaren indarraldia amaitzen denetik aurrera, laguntza hauek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugak bete beharko dituzte. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

IBILGAILUAREN KATEGORIA

TXATAR BIHURTZEA, DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKO UNITARIOA (eurotan)

Euro V edo EEV(4) ibilgailua

Euro IV edo Euro III ibilgailua

Euro II ibilgailua
edo antzinakoagoa

M2

20.000

9.000

4.000

M3

25.000

12.000

6.000

N2

12.000

5.000

2.500

N3, 16 tonatik beherako gehieneko masa

15.000

7.000

3.000

N3, 16 tonatik gorako gehieneko masa

20.000

10.000

5.000

(4) Ibilgailu kategoria hauei aplikatzekoak diren legeak 88/77/EE Zuzentarauak ezarri zituen hasiera batean, eta ondoren aldaketa ugari egin ziren. 2005. urtean aldaketa nabarmena egin zen legeetan, honako hauen ondorioz: 2005/55/EE Zuzentaraua; 91/542/EE Zuzentaraua (EURO I eta EURO II); 1999/96/EE Zuzentaraua (EURO III, EURO IV eta EURO V) –muga berriak EURO IV eta EURO V-erako, 2005/55/EE Zuzentarauan, eta 595/2009 Erregelamendua (EURO VI) (eta ondoz ondoko aldaketak).

1999/96/EE Zuzentarauak neurri berriak ezartzen ditu ibilgailu ekologiko aurreratuen kontzeptu berriaren sorrerari lotuta (EEV, “Enhanced Environmentally Friendly Vehicles”).

Diruz lagunduko da, III. eranskinean jasotako zenbatekoan, Espainian matrikulatutako ibilgailuak txatar bihurtzea eta zirkulazioan behin betiko baja ematea, baldin eta 983/2021 eta 188/2022 errege dekretuetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Laguntzaren azken hartzaileak frogatu beharko du Espainian matrikulatutako ibilgailuaren behin betiko baja eman duela; horretarako, txatar bihurtu nahi den ibilgailuaren behin betiko bajaren egiaztagiria aurkeztu beharko du Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Ibilgailuen Erregistroan, bai eta suntsipenaren egiaztagiria edo ingurumen-tratamenduarena ere. Horrez gain, laguntzaren azken hartzaileak txatar bihurtu nahi duen ibilgailuaren titularra izan beharko du, laguntza eskatu baino aurreko bi (2) urteetan gutxienez, eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren azken ordainagiria, behar bezala pagatuta, aurkeztu beharko du.

Txatar bihurtu nahi den ibilgailuak M2, M3, N2 edo N3 kategoriakoa izan beharko du, eta Espainian matrikulatuta egon 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen. Gainera, eta kategoria edozein delarik ere, txatar bihurtu nahi den ibilgailuak atxikirik izan beharko du ebazpen honen 2.2.1 oinarrian aipatutako garraio-baimenetako bat, laguntza eskatu aurreko bi (2) urteetan, edo ebazpen honen 2.2.2 oinarrian definitutako azken hartzaileen kasuan, hiri-garraioko zerbitzu publikoa eman izana laguntza eskatu aurreko bi (2) urteetan.

2. jardueraren barruan diruz lagungarria den ibilgailurik erosiz gero, txatar bihurtzeagatik eta ibilgailua erosteagatik ematen diren laguntzak metatzen ahalko dira.

2. jarduera.–Karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailu berriak erostea.

Laguntza finkoen zenbateko indibidualak ezarri eta ondoko taulan txertatu dira, ibilgailuaren kategoria, motorizazio-teknologia eta hartzaile motaren arabera.

Erabilgarri dagoen dirua egoki banatzen dela bermatu nahian, gehieneko muga bat ezarri da, hots, berrogeita hamar (50) ibilgailu azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko, salbu eta pertsona fisikoen kasuan, haientzako muga ibilgailu bat (1) izanen baita azken hartzaile bakoitzeko.

Azken hartzaile bakoitzari ezarritako gehieneko unitateen muga hori handitzen ahalko da, deialdia argitaratu eta 12 hilabetera, erabilgarri dauden funtsak eta enpresa bakoitzeko jasotako eskaera kopurua aztertu ondoren; hala ere, beti bete beharko dira Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak, ingurumena babesteko inbertsioen laguntzei dagozkien jakinarazpen-atalaseez bezainbatean.

IBILGAILUAREN KATEGORIA ETA KLASEA

ONURADUN MOTA

IBILGAILUAK EROSTEA

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKO UNITARIOA (eurotan), TEKNOLOGIA ZEIN DEN

Hibrido sinplea (HEV)

Hibrido entxufagarria (PHEV) edo REEV

Gas bidezkoa:
CNG, LNG

Elektrikoa
(BEV)

Hidrogenoa
(FCV, FCHV)

M.

A klasea.

Autonomoa eta enpresa txikia.

25.000(1)

30.000

25.000(1)

65.000

65.000

Enpresa ertaina.

20.000(1)

25.000

20.000(1)

55.000

55.000

Enpresa handia.

15.000(1)

20.000

15.000(1)

45.000

45.000

M.

B klasea.

Autonomoa eta enpresa txikia.

35.000

45.000

35.000

130.000

130.000

Enpresa ertaina.

30.000

40.000

30.000

110.000

110.000

Enpresa handia.

25.000

35.000

25.000

90.000

90.000

M.

I. klasea (luzera, gehienez, 15 m)

Autonomoa eta enpresa txikia.

50.000(1)

60.000

22.000(1)

170.000

170.000

Enpresa ertaina.

40.000(1)

50.000

18.000(1)

145.000

145.000

Enpresa handia.

30.000(1)

40.000

14.000(1)

120.000

120.000

M.

I. klasea (luzera 15 m-tik gorakoa

Autonomoa eta enpresa txikia.

60.000(1)

70.000

25.000(1)

200.000

200.000

Enpresa ertaina.

50.000(1)

60.000

20.000(1)

175.000

175.000

Enpresa handia.

40.000(1)

50.000

15.000(1)

150.000

150.000

M.

II. klasea.

Autonomoa eta enpresa txikia.

60.000(1)

70.000

50.000(1)

180.000

180.000

Enpresa ertaina.

50.000(1)

60.000

40.000(1)

155.000

155.000

Enpresa handia.

40.000(1)

50.000

30.000(1)

130.000

130.000

M.

III. klasea.

Autonomoa eta enpresa txikia.

30.000

40.000

30.000

180.000

180.000

Enpresa ertaina.

25.000

35.000

25.000

155.000

155.000

Enpresa handia.

20.000

30.000

20.000

130.000

130.000

(1) M kategoriako ibilgailu hibridoetarako edo gas-ibilgailuetarako ezarri diren laguntzetatik kanpo daude «zoru baxuko» definizioan sartutako ibilgailuak (definizio hori 2018ko maiatzaren 30eko 858/2018 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C zatiko 3. puntuan zehaztutakoaren araberakoa da).

IBILGAILUAREN KATEGORIA ETA KLASEA

ONURADUN MOTA

IBILGAILUAK EROSTEA

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKO UNITARIOA (eurotan), TEKNOLOGIA ZEIN DEN

Hibrido sinplea
(HEV)

Hibrido entxufagarria (PHEV) edo REEV

Gas bidezkoa:
CNG, LNG

Elektrikoa
(BEV)

Hidrogenoa
(FCV, FCHV)

N2, gehieneko masa 3,5 eta 5 tona bitartekoa.

Autonomoa eta enpresa txikia.

3.500(2)

15.000

-

25.000

25.000

Enpresa ertaina.

3.000(2)

12.500

-

20.000

20.000

Enpresa handia.

2.500(2)

10.000

-

15.000

15.000

N2, gehieneko masa 5 eta 8 tona bitartekoa.

Autonomoa eta enpresa txikia.

7.000(2)

30.000

-

60.000

60.000

Enpresa ertaina.

6.000(2)

25.000

-

50.000

50.000

Enpresa handia.

5.000(2)

20.000

-

40.000

40.000

N2, gehieneko masa 8 eta 12 tona bitartekoa.

Autonomoa eta enpresa txikia.

15.000(2)

90.000

-

130.000

130.000

Enpresa ertaina.

12.500(2)

75.000

-

110.000

110.000

Enpresa handia.

10.000(2)

60.000

-

90.000

90.000

N3, gehieneko masa 16 tona bitartekoa.

Autonomoa eta enpresa txikia.

25.000(2)

100.000

-

170.000

170.000

Enpresa ertaina.

20.000(2)

85.000

-

145.000

145.000

Enpresa handia.

15.000(2)

70.000

-

120.000

120.000

N3, 16 tonatik gorako gehieneko masa.

Autonomoa eta enpresa txikia.

25.000(2)

100.000

-

190.000

190.000

Enpresa ertaina.

20.000(2)

85.000

-

160.000

160.000

Enpresa handia.

15.000(2)

70.000

-

130.000

130.000

(2) N kategoriako ibilgailu hibridoetarako ezarri diren laguntzak isuri gutxiko ibilgailuak erosteko baizik ez dira –halakotzat hartuko dira 2019/1242 (EB) Erregelamenduaren 3. (12) artikuluaren definizioaren arabera– (5).

(5) «Isuri gutxiko ibilgailu astuna»: zero isuriko ibilgailua ez den ibilgailu astuna, zer azpitaldetakoa den eta horretako ibilgailu guztien erreferentziako CO2 isurien erditik beherako CO2 isuri espezifikoak dituena; erreferentziazko isuri horiek 2019/1242 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 2.3.3 puntuaren arabera ezarri dira. Horrenbestez, ibilgailu diruz lagungarriek aipatu erregelamenduaren aplikazio-eremuan sarturik egon behar dute, eta «isuri gutxiko ibilgailu astunaren» definizioa bete.

Pertsona juridikoentzat, laguntzen zenbatekoak aplikatzeari begira, ETEtzat hartuko dira Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioarekin bat datozen enpresak.

ENPRESA KATEGORIA

LANGILEAK

NEGOZIO-BOLUMENA

BALANTZE OROKORRA

Ertaina

< 250

≤ 50 milioi euro

≤ 43 milioi euro

Txikia

< 50

≤ 10 milioi euro

≤ 10 milioi euro

Ibilgailu berria erostea diruz lagunduko da, bai erosketa zuzenean egiten bada, bai finantzaketa-eragiketa baten bidez egiten bada –leasing finantzarioa edo renting bidezko errentamendua–; ibilgailuek laguntzaren azken hartzailearen izenean egon behar dute Espainian lehenengoz matrikulatuta, salbu eta renting edo leasing kasuetan, ibilgailu berria renting edo leasing enpresaren izenean matrikulatzen ahalko baita. Horrez gain, salerosketa-fakturaren eta matrikulazioaren datek laguntza eskaera erregistratu zen dataren ostekoak izan behar dute. Ibilgailuaren prezioaren ordainketa, barne harturik kopuruen balizko konturako ordainketak edo beste edozein kontzeptupean egindakoak, laguntza eskaera erregistratu ondoren eginen da.

Mota hauetako ibilgailuak erostea ere diruz lagunduko da: ibilgailu elektrikoak (BEV), ibilgailu hibrido entxufagarriak (PHEV), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (REEV) edo N2, N3, M2 edo M3 kategorietako erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (FCV edo FCHV), hamabost (15) hilabeteko antzinatasuna dutenak lehenbiziko matrikulaziotik laguntza eskaeraren erregistro-egunera arte; ibilgailua azken hartzaileari saltzen dion kontzesionarioak, saltokiak edo fabrikatzaile/inportatzaileak izan beharko du ibilgailuaren titularra.

Oro har, ibilgailuak erosteko, ez da beharrezkoa izanen ibilgailuaren azken hartzaileari ibilgailua saltzen dion kontzesionarioa, saltokia edo fabrikatzaile/inportatzailea edo finantza-eragiketaren partaide den renting edo leasing enpresa Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egotea.

Ibilgailu diruz lagungarriek EBko taxonomiari buruzko Erregelamenduaren 17. artikuluko «kalte nabarmenik ez eragin» printzipioa bete beharko dute (2020/852 Erregelamendua). Hala, ibilgailu diruz lagungarri guztiek Europan isuriei buruz dauden azken arauak bete beharko dituzte beti; uneotan Euro VI step E (Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 595/2009 (EE) Erregelamendua eta horren aldaketak). Gainera, «kalte nabarmenik ez eragin» printzipioak berekin dakar ibilgailu jakin batzuk (teknologiaren eta ezaugarri funtzionalen arabera) erosteko dirulaguntzak ezin ematea.

Ibilgailu diruz lagungarriek M2, M3, N2 edo N3 kategorietakoak izan behar dute, eta jarraian zehazten diren teknologietako bat edo beste txertatuta eduki, kasuan kasuko baldintzak betetzeaz gain:

  • i) Ibiltzeko barne-errekuntzako motorrak dituen ibilgailua, aukera duena erregai fosil alternatiboak eta homologatuak erabiltzeko, hala nola gas natural konprimitua (CNG) edo gas natural likidotua (LNG), honako zehaztapen hauekin:
  • i.a) «Kalte nabarmenik ez eragin» printzipioa betetzeko, eta karbono gutxi isurtzen duten irtenbideak sustatze aldera, N eta M kategorietako gas-ibilgailuetarako laguntzei baldintza hau ezarriko zaie: biometanoa edo bestelako gas berriztagarri bat erabilita bakarrik funtzionatzea (6). 983/2021 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen den ministro-aginduan ezarritakoaren menpe izanen dira laguntza hauek.
  • i.b) Hala ere, M kategoriako CNG edo LNG motako ibilgailuetarako laguntzak ematen ahalko dira aurreko paragrafoan adierazitako baldintza bete beharrik gabe, hala esaten baitu errege dekretu horren xedapen iragankor bakarrak, baina aldi batez, zehazki 2023ko abenduaren 31ra arte, eta ez dira sartuko «zoru baxuko» ibilgailuak (2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C zatiko 3. puntua).
  • ii) Ibilgailu elektriko hutsa (BEV), ibiltzeko motor elektrikoak baino ez dituena; energia, guztia zein zati bat, baterietako elektrizitateak sortzen du eta bateriak kargatzeko ibilgailuaz kanpoko iturria erabiltzen da (sare elektrikoa, kasurako).
  • iii) Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (REEV), ibiltzeko motor elektrikoak baino erabiltzen ez dituena; energia, guztia zein zati bat, baterietako elektrizitateak sortzen du eta bateriak kargatzeko ibilgailuaz kanpoko iturria eta gasolinaz edo gasolioaz dabilen barne-errekuntzako motorra erabiltzen dira.
  • iv) Ibilgailu elektriko hibridoa (HEV), ibiltzeko ibilgailuan instalatutako energia/potentzia elektriko metatuaren bi iturri hauek erabiltzen dituena: erregai kontsumigarria (adibidez gasolina, gasolioa edo gasa) eta ibilgailuan energia/potentzia elektrikoa metatzeko instalatuko biltegiratze-sistema, zeina ezin baita kargatu ibilgailuaz kanpoko iturri batez. Nolanahi ere, 983/2021 eta 188/2020 errege dekretuak aplikatzeari begira halakotzat har daitezen, beharrezkoa izanen da ibilgailuaren dokumentazio teknikoan adierazita egotea ibilgailu elektriko hibridoa dela.
  • iv.a) Epigrafe honen laguntzetatik kanpo daude «zoru baxuko» ibilgailuen definizioan (2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C zatiaren 3. puntua) sartuta dauden M kategoriako ibilgailu hibridoak.
  • iv.b) Bestetik, «kalte nabarmenik ez eragin» printzipioak zehazten duenaren arabera, N kategoriako ibilgailu hibridoetarako ezarritako laguntzak isuri gutxiko ibilgailuak (7) erosteko baizik ez dira –halakotzat hartuko dira 2019/1242 (EB) Erregelamenduaren 3 (12) artikuluaren definizioaren arabera–. Horrenbestez, ibilgailu diruz lagungarriek aipatu erregelamenduaren aplikazio-eremuan sarturik egon behar dute, eta «isuri gutxiko ibilgailu astunaren» definizioa bete.
  • v) Ibilgailu hibrido entxufagarria (PHEV), ibiltzeko gasolinazko edo gasoliozko barne-errekuntzako motorrak eta motor elektrikoak erabiltzen dituena; motor elektrikoaren energia, guztia zein zati bat, baterietako elektrizitateak sortzen du eta bateriak kargatzeko ibilgailuaz kanpoko iturria erabiltzen da (sare elektrikoa, kasurako). Motor elektrikoa kanpoko iturri bati esker kargatzen diren bateriek elikatu behar dute.
  • vi) Erregai-piladun ibilgailu elektrikoa (FCV): ibilgailu elektrikoa, barruan daukan hidrogenozko erregai-pila batek sortzen duen energia elektrikoa baizik erabiltzen ez duena.
  • vii) Erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoa (FCHV): ibilgailu elektrikoa, erregai-pilaz gainera bateria elektriko kargagarriak ere badituena.

(6) Biometano berriztagarriak jasangarritasuneko eta isuriak murrizteko betekizunak bete beharko ditu, zeinak ezarrita baitaude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 (EB) Zuzentarauan (iturri berriztagarrietako energia erabiltzea sustatzeari buruzkoa da –RED II–).

(7) «Isuri gutxiko ibilgailu astuna»: zero isuriko ibilgailua ez den ibilgailu astuna, zer azpitaldetakoa den eta horretako ibilgailu guztien erreferentziako CO2 isurien erditik beherako CO2 isuri espezifikoak dituena; erreferentziazko isuri horiek 2019/1242 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 2.3.3 puntuaren arabera ezarri dira.

Ibilgailua leasing edo renting finantzaketa-eragiketen bidez erostea diruz laguntzeko ezinbestekoa izanen da:

a) Kasuan kasuko leasing edo renting kontratuan bi urteko indarraldia ezartzea, gutxienez, indarra hartzen duenetik, eta kontratua formalizatzea laguntza eskaeraren erregistro-dataren ostean.

b) Laguntza eskaeraren tramitazioa laguntzaren azken jasotzaileak zein entitate laguntzaile batek kudeatzen ahal du.

Ez da beharrezkoa izanen entitate laguntzaileak egoitza Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea.

c) Leasing edo renting kontratuan berariaz ezarri behar da errentaria kasuan kasuko laguntzaren azken hartzailea dela, eta adierazi beharko da, berariaz baita ere, leasing edo renting enpresari laguntzaren zenbatekoa data horretan ordaintzen zaionean laguntza osoa erabiliko duela errentariak ordaintzeke dituen errentamendu- edo ordainketa-kuotak murrizteko, ala laguntza jasotzen denean ordaintzeke duen kopuru nagusia murrizteko, errentariak hautatu duenaren arabera.

d) Kontratuan ezarri behar da ezen, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, azken hartzaileari ordaindu gabe gelditzen den laguntza-soberakina errentamendu-kontratuaren indarraldia amaitutakoan ordaindu behar diola leasing edo renting enpresak laguntzaren azken hartzaileari.

Beraz, errentariak ebazpen honetan ezartzen diren baldintzak eta bateraezintasunak bete beharko ditu, laguntzaren azken jasotzailea den aldetik.

e) Leasing edo renting eragiketa eginez gero, beti, kasu guztietan, laguntza nork tramitatzen duen kontuan hartu gabe, laguntzaren azken hartzaileak dokumentu bat sinatu behar du, eragiketa formalizatzen duen leasing edo renting enpresari laguntza kobratzeko eskubidea lagatzeko.

3. jarduera.–«Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.

Laguntzarako gehieneko muga bat ezarri da: berrogeita hamar (50) ibilgailu azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko, salbu eta pertsona fisikoen kasuan, haientzako muga ibilgailu bat izanen baita azken hartzaile bakoitzeko.

«Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzeko laguntza finkoen zenbateko unitarioak ezarri dira, eta ondoko taulan txertatu.

IBILGAILUAREN KATEGORIA

RETROFIT, DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKO UNITARIOA (eurotan)

Ibilgailua eraldatzea, ibiltzeko erabiltzen duen energia primarioaren %100 elektrizitatea edo hidrogenoa izan dadin (BEV, FCV edo FCHV)

Ibilgailua eraldatzea, gas-ibilgailu gisa (CNG edo LNG) funtziona dezan bere osotasunean, Euro VI-E estandarra beteta, betiere

M2

18.000

6.000

M3

20.000

7.000

N2

18.000

-

N3

20.000

-

Espainian matrikulatutako ibilgailuen propultsio-teknologia edo -sistema aldatzea edo «retrofitting» delakoa diruz lagunduko da, baldin eta jarraian zehazten diren baldintzak betetzen badira.

«Retrofit» gisa hartuko da Espainian matrikulatutako N2, N3, M2 edo M3 kategorietako ibilgailu baten potentzia unitatea aldatzea, hau da, jatorrian eta %100ean diesel gasolina edo gas (CNG, LNG, LPG) erregaia behar duen ibilgailu baten propultsio-moduari moldaketak egitea ibilgailu elektriko edo hidrogenozko ibilgailu gisa funtzionatu dezan erabat (hau da, BEV, FCV edo FCHV bihurtzea).

Baldin eta jatorrian diesel edo gasolina erregaiaz %100ean propultsatutako ibilgailuak M2 eta M3 kategorietakoak badira, eta haien propultsio modua aldatu nahi bada gas-ibilgailu gisa funtziona dezaten erabat (CNG edo LNG), laguntzak biometanoaren edo bestelako gas berriztagarrien erabilerari loturik egonen dira, errege dekretu horren lehen xedapen gehigarrian jasotakoarekin bat. Horrez gain, eraldatutako ibilgailuak beti bete beharko ditu ibilgailu astunen isuri kutsatzaileei buruzko azken estandarrak (EURO VI-E).

Aldi batez, zehazki 2023ko abenduaren 31ra arte, laguntzak emanen dira nahiz eta aurreko paragrafoan aipatutako baldintza bete ez, jatorrian diesel edo gasolina erregaiaz %100ean propultsatutako M2 eta M3 kategorietako ibilgailuen propultsio modua aldatzeko, gas-ibilgailu gisa (CNG edo LNG) funtzionatu dezaten erabat; ibilgailu astunen isuri kutsatzaileei buruzko azken estandarrak (EURO VI-E) bete beharko dituzte, hori bai. Aldi iragankor horretan ez dira sartzen «zoru baxuko» definizioan sartzen diren M kategoriako ibilgailuak (definizio hori 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C zatiaren 3. puntuan dago zehaztuta).

Laguntzaren hartzaileak izan behar du eraldatu nahi den ibilgailuaren titularra, eta ibilgailuak hamar (10) urte izanen ditu gehienez ere, lehenbiziko aldiz matrikulatu zenetik kontatzen hasita. Epe hori programa honen deialdirako eskaera erregistratzen den egunera arte kontatuko da.

Ibilgailuaren potentzia unitatean egiten den aldaketak beti bete beharko du ibilgailuak eraldatzeko tramitazioa arautzen duen uztailaren 2ko 866/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa.

Laguntzaren hartzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu: ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia eta IAT txartelaren fotokopia (aurkia eta ifrentzua), non potentzia-trena eraldatzeko erreforma egiaztatzen baita.

4. jarduera.–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea.

Ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko sistemetarako laguntza finkoen zenbateko unitarioak ezarri dira, N2, N3, M2 edo M3 kategoriako ibilgailu astunek erabiltzeko moduan erabat instalaturik dagoen kargaleku bakoitzeko; ondoko taulan jaso dira, potentziaren arabera.

KARGALEKUAREN POTENTZIA

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKO UNITARIOA (eurotan)

Ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko lekua, erabat instalaturik eta ibilgailu astunetarako sarbidea duena, 50 kW edo gehiagoko eta 100 kW baino gutxiagoko potentziakoa.

10.000

Ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko lekua, erabat instalaturik eta ibilgailu astunetarako sarbidea duena, 100 kW edo gehiagoko eta 150 kW baino gutxiagoko potentziakoa.

25.000

Ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko lekua, erabat instalaturik eta ibilgailu astunetarako sarbidea duena, 150 kW edo gehiagoko eta 350 kW baino gutxiagoko potentziakoa.

40.000

Ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko lekua, erabat instalaturik eta ibilgailu astunetarako sarbidea duena, 350 kW edo gehiagoko potentziakoa.

70.000

Diruz lagunduko dira, arestiko taulan jasotzen den zenbatekoan, ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko sistemak, erosketa zuzeneko modalitatean, baldin eta ondoren zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Nolanahi ere, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betez, laguntzaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu kostu diruz lagungarrien guztizkoaren %40; kostu horiek xehakatutako fakturen bidez justifikatu beharko dira, III. eranskinean ezarritakoarekin bat. Muga hori %10 igotzen ahalko da laguntza enpresa ertainentzat bada, eta %20, laguntza enpresa txikientzat eta autonomoentzat bada.

Nahitaezkoa izanen da aldi berean aurkeztu izana, edo aurretik baina deialdi berean, honako hauek zuzenean edo finantza-eragiketen bidez (leasing finantzarioa nahiz errentamendua) erosteko laguntzaren eskaera: N2, N3, M2 edo M3 kategoriako ibilgailu elektrikoa (BEV), ibilgailu hibrido entxufagarria (PHEV) edo autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (REEV). Halaber, ibilgailuaren propultsio modua aldatzeko laguntza eskatu bada, osotara ibilgailu elektriko gisa (BEV) funtzionatu dezan, aldi berean eska daiteke, edo aurretik baina deialdi berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzeko laguntza. Aipatu motako ibilgailuak erosteko edo aldatzeko laguntzak zenbat diren, konexio-puntu kopuru horretarako laguntzak eskatzen ahalko dira gehienez, ez gehiagorako. Horrez gain, kargatzeko azpiegiturak ezartzeko laguntza onartzeko orduan kontuan hartuko da ibilgailu elektrikoa erosteko edo ibilgailu elektrikorako eraldaketa egiteko laguntza bat edo gehiago eman diren.

Kargatzeko azpiegiturak jendeak erabiltzeko modukoak izaten ahalko dira. Halakoak badira, erabiltzaileek diskriminaziorik gabe erabiltzeko modukoak izan beharko dute, baita tarifez, autentifikazio eta ordainketa metodoez eta bestelako erabilera baldintzez bezainbatean ere.

Kargatzeko sistemek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Industria-kalitatearen eta- segurtasunaren arloan aplikatzekoa den araudia betetzea.

b) Zehazki, behe-tentsioko sareari loturik dagoen kargalekuaren azpiegiturak abenduaren 12ko 1053/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko du. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Behe-tentsioko Erregelamendu elektroteknikoaren BT 52 «Xede bereziko instalazioak. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura» Jarraibide Tekniko Osagarria (abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onetsia), eta haren bidez ere aldatu ziren erregelamendu horretako beste jarraibide tekniko osagarri batzuk, ezertan galarazi gabe abenduaren 12ko 1053/2014 Errege Dekretuaren azken xedapenetako bederatzigarrena.

c) Elikadura: monofasikoa edo trifasikoa 230-400 VAC.

d) Babes elektrikoek segurtasuneko araudiaren araberakoak izan behar dute.

e) EE deklarazioa.

f) Kargatzeko edo depositua betetzeko azpiegiturak jendeak erabiltzeko modukoak izaten ahalko dira. Halakoak badira, erabiltzaileek diskriminaziorik gabe erabiltzeko modukoak izan beharko dute, baita tarifez, autentifikazio eta ordainketa metodoez eta bestelako erabilera baldintzez bezainbatean ere, bat etorriz Batzordearen 2021eko uztailaren 23ko 2021/1237 (EB) Erregelamenduak erantsi zuen 36 bis artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, hain zuzen, 651/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zen, zeinak Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarri deklaratu baitzituen zenbait laguntza-kategoria.

g) Kargalekuak sarbide publikoa badu, 2 motako konektagailua (IEC 62.196-2) eduki beharko du, edo, bestela, CCS2- Combo 2 (IEC 62196) konektagailua, 3 edo 4 motarekin bateragarria (kasuan kasukoa instalazioaren arabera), eta energia-neurgailua itsatsita izan. Abenduaren 9ko 639/2016 Errege Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kargalekuak aukera eman behar die ibilgailu elektrikoen erabiltzaileei ibilgailua aldian-aldian kargatzeko, inolako kontraturik sinatu gabe kargalekuaren operadorearekin, eta kargatzeko zerbitzuak irekia, gardena eta bereizkeriarik gabekoa izan behar du erabiltzaile interesdunentzat. Halaber, konexioan honako baldintza hauek bete behar dira:

–Egiaztatu beharko da instalazioak erabateko konektibitateko konexio-interfazea duela, eta gutxienez bi hilabeteko jardunaren datuak bertan biltegiratzeko memoria sistema duela.

–Bateragarria izan behar du OCPP protokoloarekin (v1.6 edo goragoko bertsioa) web zerbitzuen bidez (SOA), eta bertsio berriagoetara eguneratzeko modukoa.

–Erabiltzailea bertan identifikatu behar du, I.ªO 14443A araberako RFID ukipen-txartelaren bidez edo identifikazio-sistema baliokide batez.

–Potentziaren eta hornitutako energiaren berri eman behar du.

–3G/GPRS komunikazio-modulua edo hortik gorakoa behar du, edo antzeko komunikazio-kanalen bat.

h) Kargatzeko sistemak honela sailkatzen dira potentziaren arabera:

  • i) Karga azkarreko sistema: potentzia 50 kW-koa edo hortik gorakoa eta 100 kW-tik beherakoa.
  • ii) Karga ultra azkarreko sistema: potentzia 100 kW-koa edo hortik gorakoa. Karga-sistema berean zenbait potentzia egonez gero, instalazioko kargalekuen gehieneko potentziaren araberako sailkapena edukiko du.

i) Kargalekuak instalatzeko neurrietan edo ingurunea okupatzeko lanak dakartzaten bestelako jarduketetan, 21/2013 Legea bete beharko da, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari dagokionez, bai eta abenduaren 5eko 9/2018 Legea ere, zeinaren bidez 21/2013 Legea aldatzen baita, eta, hortaz, ingurumena babesten dela bermatzeko arintze-neurri beharrezkoak aplikatu. Halakoetan, ingurumenari kalte egiteko arriskuak identifikatuko dira, zehazki uraren kalitatea zaintzeari eta estres hidrikoa prebenitzeari lotutakoak, eta arrisku horiei helduko zaie, honako zuzentarauek ezartzen dituzten betekizunei jarraikiz: 2000/60/EE (Uraren Esparruko Zuzentaraua), 2008/56/EE (Itsas-estrategiaren Esparru Zuzentaraua) eta 2006/118/EE, lurpeko urak kutsaduraren eta narriaduraren aurka babesteari buruzkoa.

5. jarduera.–Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea.

1.000 euroko zenbateko unitarioko laguntza finkoa ezarri da tren-autobideetan erabil daitezkeen erdi-atoiak erosteko, deialdi honen I. eranskineko baldintza eta betekizunen arabera. Nolanahi ere, laguntzarako gehieneko muga bat ezarri da: hogeita hamar (30) ibilgailu azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko, salbu eta pertsona fisikoen kasuan, haientzako muga ibilgailu bat (1) izanen baita azken hartzaile bakoitzeko.

Erdi-atoiak erostea diruz lagunduko da, bai erosketa zuzenean egiten bada, bai leasing bidezko finantzaketa-eragiketa baten bidez (finantza-errentamendua) nahiz renting bidez (errentamendu operatiboa) egiten bada; erdi-atoiek laguntzaren azken hartzailearen izenean egon behar dute Espainian lehenengoz matrikulatuta, salbu eta renting kasuetan, renting enpresaren izenean matrikulatzen ahalko baita.

Leasing edo renting finantzaketa-eragiketen bidezko erosketa diruz laguntzeko ezinbestekoa izanen da:

a) Kasuan kasuko leasing edo renting kontratuan bi urteko indarraldia ezartzea, gutxienez, indarra hartzen duenetik, eta kontratua formalizatzea laguntza eskaeraren erregistro-dataren ostean.

b) Laguntza eskaeraren tramitazioa laguntzaren azken jasotzaileak zein entitate laguntzaile batek kudeatzen ahal du.

Entitate laguntzaileak ez du zertan egoitza Nafarroako Foru Komunitatean eduki, izan hori leasing-eragiketan bitartekari aritu den kreditu-entitate bat, renting enpresa bat, kontzesionarioa bera edo saltokia.

c) Leasing edo renting kontratuan berariaz ezarri behar da errentaria kasuan kasuko laguntzaren azken hartzailea dela, eta adierazi beharko da, berariaz baita ere, leasing edo renting enpresari laguntzaren zenbatekoa data horretan ordaintzen zaionean laguntza osoa erabiliko duela errentariak ordaintzeke dituen errentamendu- edo ordainketa-kuotak murrizteko, ala laguntza jasotzen denean ordaintzeke duen kopuru nagusia murrizteko, errentariak hautatu duenaren arabera.

d) Kontratuan ezarri behar da ezen, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, azken hartzaileari ordaindu gabe gelditzen den laguntza-soberakina errentamendu-kontratuaren indarraldia amaitutakoan ordaindu behar diola leasing edo renting enpresak laguntzaren azken hartzaileari.

Beraz, errentariak ebazpen honetan ezartzen diren baldintzak eta bateraezintasunak bete beharko ditu, laguntzaren azken jasotzailea den aldetik.

e) Leasing edo renting eragiketa eginez gero, beti, kasu guztietan, laguntza nork tramitatzen duen kontuan hartu gabe, laguntzaren azken hartzaileak dokumentu bat sinatu behar du, eragiketa formalizatzen duen leasing edo renting enpresari laguntza kobratzeko eskubidea lagatzeko.

Horrez gain, salerosketa-fakturaren eta matrikulazioaren datek laguntza eskaera erregistratu zen dataren ostekoak izan behar dute. Ibilgailuaren prezioaren ordainketa, barne harturik kopuruen balizko konturako ordainketak edo beste edozein kontzeptupean egindakoak, laguntza eskaera erregistratu ondoren eginen da.

Erdi-atoiek honako baldintza hauek bete behar dituzte dirulaguntza jaso ahal izateko:

a) O4 kategoriakoak izan: O kategoriako ibilgailuak dira (erdi-atoiak), 10 tonatik gorako gehieneko masa dutenak.

b) Huckepak sistema eduki beharko dute, eta honako baldintza hauek bete:

–UIC 596-5 arauarekin bat fabrikatuta egon (Errepideko ibilgailuen garraioa bagoietan. Antolamendu teknikoa. P edo N kodea duten erdi-atoien garraioa bagoietan).

–UIC 596-6 arauarekin bat kodifikatuta egon (Errepideko ibilgailuen garraioa bagoietan. Antolamendu teknikoa. Karga unitateak kodifikatzeko baldintzak garraio konbinatuan eta garraio konbinatuko lineetan) edo UNE EN 13044-3 arauarekin bat (Karga unitate intermodalak. Markatzea. 3. zatia. Trenbideetan erabiltzen diren erdi-atoiak markatzea).

–ILU-CODE delakoa edukitzea, UNE-EN 13044-1 arauaren arabera (Karga unitate intermodalak. Markatzea. 1. zatia. Identifikatzeko markatzea).

II. ERANSKINA

Dokumentazioa

Eranskin honetan zerrendatzen den dokumentazioaren helburua da laguntzaren xede den proiektuaren programan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

Horrela, laguntza-eskaera egiteko eskatzen den dokumentazioak ziurtatu beharko du programa bakoitzean proiektuei eskatzen zaizkien baldintzak betetzen direla, aukeratutako programan sartzeko zein laguntza jasotzeko. Era berean, eskatutako dokumentazioak aukera eman beharko du laguntzaren azken hartzaileak pizgarrien programa bakoitza eskuratzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

Era berean, egindako jarduerak justifikatzeko eskatutako dokumentazioak aukera eman behar du proiektuaren alderdi batzuk edo guztiak eta laguntzaren azken hartzailea edo onuraduna egiaztatzeko.

Egindako jarduketak frogatzeko eskatzen den dokumentazioa

1. jarduera.–Txatar bihurtzea.

Txatar bihurtu nahi den ibilgailuaren dokumentazioa; honako hauek aurkeztu behar dira:

1. Ibilgailuaren behin betiko bajaren egiaztagiriaren kopia eta suntsipenari edo ingurumen-tratamenduari buruzko egiaztagiria, ibilgailuen tratamendurako zentro baimendu batek egina, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren izenean; hori eduki ezean, kasuan kasuko probintziako trafiko-burutzaren ibilgailuen erregistro orokorraren txostena, behin betiko baja frogatzen duena. Egiaztagirian ageri behar dira, gutxienez, txatar bihurtu den ibilgailuaren marka, izendapen komertziala, bastidore zenbakia, matrikula, kategoria eta motorizazioa.

2. Eskatzaile edo interesdun batek jasotzen dituen laguntza guztien baturak 10.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, ziurtagiri edo erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatu behar du laguntzen azken hartzaileak egunean dituela bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ziurtagiri edo adierazpen hori laguntzak jaso aurrekoa izan behar da. Nolanahi ere, laguntza eskatzeko aurkeztu behar diren agiriei buruzko 8.2. oinarriaren e) letran ezartzen dena aplikatuko da.

3. Laguntzaren zenbatekoa transferitzeko erabili beharreko bankuko datuen egiaztagiria. Azken hartzaileak izan behar du laguntza ordainduko den kontuaren titularra.

2. jarduera.–Karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailu berriak erostea.

1. Erositako ibilgailuaren fitxa teknikoaren (IAT txartela) kopia.

2. Erositako ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako behin-behineko zirkulazio-baimenaren fotokopia. Aldi baterako baimena ematen bada matrikulako lehen letra P duen ibilgailu baterako, behin betiko zirkulazio-baimenaren fotokopia aurkeztu beharko da. Horrez gainera, hamabost (15) hilabeteko antzinatasuna gainditzen ez duen ibilgailu elektrikoa (BEV eta PHEV) edo hidrogenozkoa (FCV eta FCHV) erosten bada, ibilgailuaren zirkulazio-baimena aurkeztu behar da, laguntzaren azken hartzaileari ibilgailua saltzen dion kontzesionarioaren, saltokiaren edo fabrikatzaile/inportatzailearen izenean egindakoa.

3. Eskatzaile edo interesdun batek jasotzen dituen laguntza guztien baturak 10.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, ziurtagiri edo erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatu behar du laguntzen azken hartzaileak egunean dituela bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ziurtagiri edo adierazpen hori laguntzak jaso aurrekoa izan behar da. Nolanahi ere, 8.1-1.1 oinarriaren b) letran ezartzen dena aplikatuko da («Laguntzak eskatzeko modua»).

4. Renting edo leasing bidez egiten bada erosketa, renting edo leasing eragiketaren kontratuaren kopia aurkeztu beharko da; kontratuaren iraupena bi urtekoa izan behar da gutxienez eta errentariak laguntzaren eskatzailea edo laguntzaren azken hartzaile potentziala izan behar du. Kontratuaren datak laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ostekoa izan behar du. Horrez gain, berariaz adieraziko da renting edo leasing enpresak laguntzaren guztizkoa jasanaraziko duela errentariak ordaintzeke dituen kuotetan, renting edo leasing enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duenetik aurrera, edo ordaintzeke dagoen guztizkoari murriztuko diola, laguntza jasotzen duenetik aurrera. Halaber, kontratuan ezarri behar da, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, nola ordaindu behar zaion azken hartzaileari errentamendu-kontratua amaitutakoan ordaindu gabe gelditzen den laguntza-soberakina.

5. Laguntza azken hartzaileak berak tramitatu badu zuzenean, renting enpresari laguntza jasotzeko baimena ematen dion endosu-agiria edo kobrantza-eskubidea lagatzeko agiria.

6. Ibilgailuaren fabrikatzailearen egiaztagiria, frogatzen duena ibilgailuen erosketarako ezarri diren irizpideak betetzen direla, kasu hauetan:

a) M kategoriako ibilgailuak erosten badira, izan horiek hibridoak (HEV) edo gas bidezkoak (CNG, LNG): Fabrikatzailearen egiaztagiria beharko da, non adierazi beharko baita ibilgailu horiek ez daudela sartuta «zoru baxuko» ibilgailuen definizioan (2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C zatiaren 3. puntuaren araberakoa).

b) N kategoriako ibilgailu hibridoak (HEV) erosten badira: Fabrikatzailearen egiaztagiria beharko da, non adierazi beharko baita ibilgailua sartuta dagoela 2019/1242 (EB) Erregelamenduaren aplikazio-eremuan, eta, horrez gain, betetzen duela «isuri gutxiko ibilgailu astunaren» definizioa.

7. Ibilgailuaren salerosketa-fakturaren kopia; fakturaren datak laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ostekoa izan behar du. Autofakturak ez dira onartuko. Honako hauek agertu beharko dute fakturan: erositako ibilgailuaren matrikula edo bastidore zenbakia, marka, izendapen komertziala eta bertsioa.

8. Ibilgailuaren salerosketa-faktura ordaindu dela frogatzen duten agiriak: Baliozko ordainketa-frogagiriak izanen dira honako hauek identifikatzen dituztenak:

a) Azken hartzailea: argi geratu behar du ordaintzaile bakarra laguntzaren azken hartzailea dela.

b) Ordaindutako kopuruak hartuko dituen hirugarrena (saltokia, kontzesionarioa edo fabrikatzaile/inportatzailea).

c) Ordainketaren data (balio-data) edo laguntzaren azken hartzailearen funtsak irten diren eguna.

d) Dirulaguntza eragiten duen ibilgailua.

e) Baldin eta renting edo leasing delakoak baliatzen badira, enpresa errentatzailea.

9. Laguntzaren zenbatekoa transferitzeko erabili beharreko bankuko datuen egiaztagiria. Kasuaren arabera, laguntza hartuko duen kontuaren titular izan behar dute laguntzaren azken hartzaileek edo laguntzaren zenbatekoa onuradunari aurreratu dioten renting edo leasing enpresek (hori behar den faktura edo kontratuaren bidez egiaztatu beharko da). Halaber, renting edo leasing eragiketetan, kontratua egiaztatzen bada eta ibilgailua ordaindu delako egiaztagiria eta kobratzeko eskubidea lagatzen duen agiria aurkezten badira, kontuaren titularra renting edo leasing entitatea izanen da.

3. jarduera.–«Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.

1. Ibilgailuaren indarreko IAT txartelaren kopia –fitxa teknikoa– (aurkia eta ifrentzua), non adierazi beharko baita zer eraldaketa mota egin den eta eraldaketa legeztatu dela. M kategoriako ibilgailuak eraldatzen direnean, ibilgailua osotara gas-ibilgailu gisa funtziona dezan (CNG edo LNG), eraldaketa egin duen enpresaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko da; horretan aditzera emanen da ibilgailua ez dela sartzen «zoru baxuko» ibilgailuaren definizioan (2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko C zatiaren 3. puntuaren definizioaren arabera).

2. Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia.

3. Jatorrizko ibilgailuaren potentzia unitatean egindako aldaketaren/instalazioaren fakturaren kopia. Fakturaren datak laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ostekoa izan behar du. Autofakturak ez dira onartuko. Matrikula edo bastidore zenbakia adierazi beharko da fakturan.

4. Eskatzaile edo interesdun batek jasotzen dituen laguntza guztien baturak 10.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, ziurtagiri edo erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatu behar du laguntzen azken hartzaileak egunean dituela bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ziurtagiri edo adierazpen hori laguntzak jaso aurrekoa izan behar da. Nolanahi ere, 8.1-1.1 oinarriaren b) letran ezartzen dena aplikatuko da («Laguntzak eskatzeko modua»).

5. Ibilgailuaren salerosketa-faktura ordaindu dela frogatzen duten agiriak: Baliozko ordainketa-frogagiriak izanen dira honako hauek identifikatzen dituztenak:

a) Azken hartzailea: argi geratu behar du ordaintzaile bakarra laguntzaren azken hartzailea dela.

b) Ordaindutako kopuruak jasotzen dituen hirugarrena (eraldaketa egin duen enpresa).

c) Ordainketaren data (balio-data) edo laguntzaren azken hartzailearen funtsak irten diren eguna.

d) Dirulaguntza eragiten duen ibilgailua.

6. Laguntzaren zenbatekoa transferitzeko erabili beharreko bankuko datuen egiaztagiria. Azken hartzaileak izan behar du laguntza ordainduko den kontuaren titularra.

4. jarduera.–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea.

1. Instalazioaren memoria teknikoa edo proiektua, Behe-tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera edo industria-kalitate eta -segurtasunaren arloan aplikatzeko den araudiaren arabera egina.

2. Karga-sistemen kokapena, horien erreferentziak planoan, helbidea, zenbakia eta GNSS koordenatuak, longitudea eta latitudea zehaztuta (GPS, Galileo edo beste konstelazioren bat, uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuarekin bateragarria). Kargalekuak eraikin eta parkinetan badaude, ibilgailuen sarbide nagusiaren koordenatuak adierazi behar dira.

3. Fakturak. Kargalekuak instalatzeko egin diren kostu diruz lagungarrien faktura xehatuak. Kostu horien barruan honako hauek sar daitezke: proiektuari, obra zibilari, ingeniari-lanei eta obra zuzendaritzari dagozkionak; kargatzeko azpiegituraren beraren kostua; osagai edo elementu elektrikoen instalazioa (transformadorea barne); banaketa-sarera konektatzeko lanak eta behe-tentsioko hargunea, baldin eta beharrezkoak badira ibilgailuak kargatzeko azpiegitura sareari edo ekoizpen-unitateari zein elektrizitatea biltegiratzeko tokiko unitateari konektatzeko; lurzorua edo errepideen egokitzapena, instalazio kostuak eta instalazioari lotuta behar diren baimenak eskuratzeko kostuak. Ez dira kostu hautagarriak izanen energia ekoizteko unitateei dagozkienak, nahiz eta kargalekuari partez lotuta egon. Fakturaren datek laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ostekoa izan behar dute beti. 3.000 eurotik beherako fakturak ez dira aurkeztu behar, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuak 63. artikuluaren b) letran ezartzen duenarekin bat etorriz. Faktura guztiak jasotzen dituen zerrenda ziurtatua aurkeztuko da, eta bakoitzaren honako datu hauek adieraziko dira: faktura zenbakia, fakturaren data, kontzeptua, guztizko zerga oinarria eta kargaleku bakoitzari jasanarazitako kostu diruz lagungarria (BEZa kanpo).

4. Laguntzaren xedeko ondasunak edo zerbitzuak hornitzeko kontratuaren kopia; kasuan-kasuan onuraduna den pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak izenpetu beharko du kontratua. Kontratuak laguntza-eskaeren erregistro-dataren ostean izenpetu beharko dira, laguntzen izaera pizgarria betetzearren.

5. Zerrendatutako salerosketa-fakturak ordaindu direla frogatzen duten agiriak. Baliozko ordainketa-frogagiriak izanen dira honako hauek identifikatzen dituztenak:

a) Onuraduna: argi geratu behar du ordaintzaile bakarra laguntzaren azken hartzailea dela.

b) Ordaindutako kopuruak jaso dituen hirugarrena.

c) Ordainketaren data (balio-data) edo laguntzaren azken jasotzailearen funtsak irten diren eguna.

6. Abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 63. artikuluaren a) letran aurreikusitakoarekin bat, 100.000 eurotik beherako dirulaguntza jaso dutenek, nahi izanez gero, justifikazio kontu erraztua aurkezten ahalko dute, dirulaguntza justifikatzeko balio juridikoa baitu, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 75. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori.

7. Autonomia erkidegoko organo eskudunak instalazio elektrikoaz bideratutako ziurtagiriaren kopia. Jarduketak egiteko nahitaezko lizentziarik edo administrazio baimenik behar izanez gero, horiek lortu direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.

8. Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez bermatuko baita, Europako Parlamentuaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatuarekin bat (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du Erregelamenduak), programa honen kargura finantzatutako neurriek eta jarduketek ez dietela kalte nabarmenik eragiten ingurumen helburuei, 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluak adierazten duenaz bezainbatean («ingurumenari kalte nabarmenik ez eragin» printzipioa: DNSH, «Do No Significant Harm» adierazpenak ingelesez hartzen duen sigla). Printzipio horren esanahia eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren testuinguruan nolako aplikazioa izan behar duen argitzeko, Batzordeak 2021/C 58/ 01 Komunikazioaren bitartez ezarri zuen «kalte nabarmenik ez eragin» printzipioa aplikatzeko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Erregelamenduarekin bat. Printzipio hori betetzeak berekin dakar laguntza programa honen esparru den 1. osagaiko 1. inbertsiorako aurreikusi eta egokitu diren baldintza espezifikoak ere betetzea, bereziki Planaren Osagaiak agirian 3. eta 8. apartatuetan jasotakoak, 983/2021 Errege Dekretuan sartutako jarduerei dagokienez (https://www.lamoncloa.gob.es/temas/fondos-recuperacion/Documents/16062021-Componente1.pdf).

9. Laguntzaren zenbatekoa transferitzeko erabili beharreko bankuko datuen egiaztagiria. Azken hartzaileak izan behar du laguntza ordainduko den kontuaren titularra.

5. jarduera.–Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea.

1. Ibilgailuaren sailkapenaren egiaztagiria, egiaztapen erakunde batek UIC 596-6 edo UNE-EN 13044-3 arauaren arabera emana, ibilgailuaren bastidore zenbakia adierazita.

2. Ibilgailuaren ILU-CODE delakoaren egiaztagiria edo argazkia.

3. Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia (IAT txartela).

4. Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako behin-behineko zirkulazio-baimenaren fotokopia.

5. Ibilgailuaren salerosketa-fakturaren kopia, azken hartzailearen izenean, edo, erosketa renting edo leasing finantzario bidez egin bada, renting edo leasing enpresaren izenean. Datak laguntza-eskaeraren erregistro-egunaren ostekoa izan behar du. Honako hauek agertu beharko dute fakturan: erositako ibilgailuaren matrikula edo bastidore zenbakia, marka, izendapen komertziala eta bertsioa.

6. Renting edo leasing bidez egiten bada erosketa, renting edo leasing eragiketaren kontratuaren kopia aurkeztu beharko da; kontratuaren iraupena bi urtekoa izan behar da gutxienez eta errentariak laguntzaren eskatzailea edo laguntzaren azken hartzaile potentziala izan behar du. Kontratuaren datak laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ostekoa izan behar du. Horrez gain, berariaz adieraziko da renting edo leasing enpresak laguntzaren guztizkoa jasanaraziko duela errentariak ordaintzeke dituen kuotetan, renting edo leasing enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duenetik aurrera, edo ordaintzeke dagoen guztizkoari murriztuko diola, laguntza jasotzen duenetik aurrera. Halaber, kontratuan ezarri behar da, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, nola ordaindu behar zaion azken hartzaileari errentamendu-kontratua amaitutakoan ordaindu gabe gelditzen den laguntza-soberakina. Ibilgailuaren salerosketa-faktura ordaindu dela frogatzen duten agiriak: Ordainketa-frogagiriak baliozkoak izanen dira honako hauek identifikatu badaitezke: eroslea edo azken hartzailea, saltzailea edo renting/leasing enpresa, data eta ibilgailuaren bastidore zenbakia.

7. Laguntza azken hartzaileak berak tramitatu badu zuzenean, renting edo leasing enpresari laguntza jasotzeko baimena ematen dion endosu-agiria edo kobrantza-eskubidea lagatzeko agiria.

8. Ibilgailuaren salerosketa-faktura ordaindu dela frogatzen duten agiriak: Baliozko ordainketa-frogagiriak izanen dira honako hauek identifikatzen dituztenak:

a) Azken hartzailea: argi geratu behar du ordaintzaile bakarra laguntzaren azken hartzailea dela.

b) Ordaindutako kopuruak jaso dituen hirugarrena (salmenta-puntua, kontzesionarioa edo eraldatzailea).

c) Ordainketaren data (balio-data) edo laguntzaren azken hartzailearen funtsak irten diren eguna.

d) Dirulaguntza eragiten duen ibilgailua.

e) Baldin eta renting delakoa baliatzen bada, enpresa errentatzailea.

9. Eskatzaile edo interesdun batek jasotzen dituen laguntza guztien baturak 10.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, ziurtagiri edo erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatu behar du laguntzen azken hartzaileak egunean dituela bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ziurtagiri edo adierazpen hori laguntzak jaso aurrekoa izan behar da. Nolanahi ere, 8.1-1.1 oinarriaren b) letran ezartzen dena aplikatuko da («Laguntzak eskatzeko modua»).

10. Laguntzaren zenbatekoa transferitzeko erabili beharreko bankuko datuen egiaztagiria. Kasuaren arabera, laguntza hartuko duen kontuaren titular izan behar dute laguntzaren azken hartzaileek edo laguntzaren zenbatekoa onuradunari aurreratu dioten renting edo leasing enpresek (hori behar den faktura edo kontratuaren bidez egiaztatu beharko da). Halaber, renting edo leasing eragiketetan, kontratua egiaztatzen bada eta ibilgailua ordaindu delako egiaztagiria eta kobratzeko eskubidea lagatzen duen agiria aurkezten badira, kontuaren titularra renting edo leasing entitatea izanen da.

Iragarkiaren kodea: F2207954