119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CABANILLAS

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an, 2022ko lan publikoaren eskaintza. Bertan akats bat badela ikusi da.

Kontuan hartuz administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzaketela beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Akatsa zuzentzen da, eta, beraz, honako hau dioen tokian:

“5. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ikastetxeko eskolazaina. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 12. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024”.

Honela behar du:

“5. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ikastetxeko eskolazaina. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 12. Maila: E. Lanaldia: partziala. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024”.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Cabanillasen, 2022ko ekainaren 3an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2208317