115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

186E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Urtarrilaren 14an, 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 118/2021 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortu eta arautzen duena.

5. artikuluak ezartzen du ezen, osaerari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordearen osaera diziplina anitzekoa izanen dela eta esparru zientifikoko edo juridikoko bioetika arloan kualifikazio egiaztatua eta frogatutako gaitasuna duten profesionalek osatuko dutela, gizon eta emakumeen arteko oreka bermatuz, nolanahi ere. Osasun arloko eskumena duen Departamentuko titularrak 5 urterako izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak; izendapen hori beste aldi baterako ere luzatu ahal izanen da, baina behin bakarrik.

Artikulu berak ezartzen du ezen, osaerari dagokionez, kideetako bost aukeratuko direla bioetika arloan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duten medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte laneko, farmaziako eta osasun zientzietako beste profesional batzuen artetik. Hiru kidek osasun arloarekin lotutako prestakuntza juridikoa izanen dute. Gutxienez kide batek entzute egiaztatua duen aditua izan beharko du humanitate eta gizarte zientzien arloan. Kideetako batek aditua izan beharko du arlo komunitarioko esku-hartze eta osasun publikoan. Kideetako batek osasun esparru publikoko zerbitzuetakoa izan beharko du, bere eginkizunetako bat herritarren eskubide eta betebeharrak zaintzea duena. Kideetako bat Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoko kidea izanen da, batzorde horretako buruak proposaturikoa. Akreditaturik dauden asistentziaren etikako komite bakoitzeko kide egiaztatu bat, batzorde bakoitzeko buruak proposatuta komiteko kideen artean izendaturikoak. Nafarroako Gizarte Arretarako Etika Batzordeko kide bat.

6. artikuluak zehazten du ezen, buruari, buruordeari eta idazkariari dagokienez, osasun arloko eskumena duen departamentuko titularrak departamentu horretako pertsona bat izendatuko duela batzordeko idazkari lanak egin ditzan. Idazkariak hitza izanen du, baina botorik ez. Era berean, beste pertsona bat ere izendatuko du idazkaritza lanak egin ditzan, idazkari titularra aldi baterako kanpoan denerako.

Aurreko araudia betez, bidezkoa da batzorde hori osatuko duten kide titularrak eta ordezkoak izendatzea.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortu eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluen arabera,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea honako hauek:

a) Kideetako bost aukeratuko dira bioetika arloan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duten medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte laneko, farmaziako eta osasun zientzietako beste profesional batzuen artetik:

Romero Agramonte Vergara andrea, Juan Pedro Arbizu López jauna, Juana Caballín Yarnoz andrea, Pilar León Sanz andrea eta Catalina Napal Lecumberri andrea.

b) Hiru kidek osasun arloarekin lotutako prestakuntza juridikoa izanen dute.

María Jorqui Azofra andrea, Raquel Luquin Bergareche andrea eta Luis Sarrato Martínez jauna.

c) Gutxienez kide batek entzute egiaztatua duen aditua izan beharko du humanitate eta gizarte zientzien arloan.

Jon Arrizabalaga Valbuena jauna, Camino Oslé Guerendiain andrea eta Javier Tejada Palacios jauna.

d) Kideetako batek aditua izan beharko du arlo komunitarioko esku-hartze eta osasun publikoan.

Almudena Sánchez Villegas andrea.

e) Kideetako batek osasun esparru publikoko zerbitzuetakoa izan beharko du, bere eginkizunetako bat herritarren eskubide eta betebeharrak zaintzea duena.

Genoveva Ochando Ortiz andrea.

f) Kideetako bat Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoko kidea izanen da, batzorde horretako buruak proposaturikoa.

Isabel Gil Aldea andrea.

g) Akreditaturik dauden asistentziaren etikako komite bakoitzeko kide egiaztatu bat, batzorde bakoitzeko buruak proposatuta komiteko kideen artean izendaturikoak.

Javier Blázquez Ruiz jauna, Marta Calatayud Casas andrea, Beatriz Chapi Peña andrea, Alicia Resano Gurpegui andrea eta María Jose Yepes Temiño andrea.

h) Nafarroako Gizarte Arretarako Etika Batzordeko kide bat.

Cristina Gárriz Murillo andrea.

3. Laura Díaz de Cerio Pérez andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko idazkari izendatzea.

Ordezkoa: Pilar García García, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

4. Izendatutakoak bost urtez arituko dira karguan; izendapena behin baino ezin da luzatu, epe bererako. Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak zein alditarako izendatu diren, hura amaitzen denean, jardunean jarraituko dute batzordeko kide berriak izendatu bitartean.

5. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2207848