115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren 2023ko erregulazio-kanona onesteko proposamena

2022ko apirilaren 4an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Esako urtegiaren 2023ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa dutenek, 3,4869547132 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin aurrekoa, 0,4067492863 euro ordainduko dituzte hektareako.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin ondokoa, 2,3246364754 euro ordainduko dituzte hektareako.

d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 6.010,23 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

e) Aprobetxamendua Bardeako ubideko zentraletatik egiten duten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0008717387 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0005691955 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0003221873 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

h) Ura Bardeako Ubidetik hartu eta horniduretarako eta kontsumituz industriarako erabiltzen dutenek 0,0021793467 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

i) Ura Aragoi ibaitik hartu eta hornidurarako eta kontsumituz industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0014528978 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

j) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002179347 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

k) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001452898 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 229.080,13 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 5ean.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2207685