115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko tarifa onesteko proposamena, 2023. urtekoa

2022ko apirilaren 4an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako Ubidearen menpeko eremua ura erabiltzeko 2023ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek 31,3195516269 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 66.799,89 hektareei 340.576,95 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

b) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0195747198 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0078298879 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 5ean.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2207643