115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartua, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.

Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluak hamahiru kide izanen ditu: kontseiluburua, zeina lan arloan eskumena duen departamentuko titularra izanen baita, eta hamabi kontseilukide, honela izendatuak: lau kide Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean, Kontseiluko buruak proposaturik; lau kide langile autonomoen elkarte profesionalen artetik aukeratuak; bi kide enpresabururen elkarteen izenean; eta bi kide sindikatuen izenean.

Orobat, alderdi parte-hartzaile bakoitzak izendatzen dituen kontseilukideak adina ordezko izenda ditzake.

Foru dekretu horren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluko kideen agintaldiak lau urte iraunen du, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta epe hori igarotakoan, Kontseilua erabat berritu beharko da. Kideen eta haien ordezkoen ordezkapenak eginez gero, kide berria karguan egonen da ordezkatuari lau urte horiek betetzeko geratzen zitzaion denbora bete arte.

Nafarroako Gobernuaren 2013ko urriaren 16ko Erabakiaren bidez (2012ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 23koa) eta Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 6ko Erabakiaren bidez (2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa), Lan Autonomoaren Nafarroako Kontseiluko azken urteotako kideak izendatu ziren.

Era berean, Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 18an hartutako Erabakiaren bidez (2020ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa), erakundeen ordezkariak eta haien ordezkoak ordezkatu ziren.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak apirilaren 7ko 11/2022 Foru Aginduaren bidez, langile autonomoen elkarte profesionalek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan aurkeztutako eskaerak ireki, tramitatu eta kalifikatu ondoren, eta egiaztatu delarik ezen, urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 3.3 artikuluan arautzen den bezala, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluaren osaera orekatua dela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan aurreikusi bezala, bidezkoa da behar diren izendapenak egitea, bat etorriz foru dekretu horren 4. artikuluarekin.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 3.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko burua lan arloan eskumena duen departamentuko titularra izanen da; horregatik, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujo Amezaga jauna izanen da Kontseiluko burua.

2. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide hauek izendatzea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean:

–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia: Izaskun Goñi Razquin andrea.

–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea: Óscar Martínez de Bujanda Esténoz jauna.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: Mirian Martón Pérez andrea.

–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia: Maitena Ezkutari Artieda andrea.

b) UPTA-NAVARRA langile autonomoen elkarte profesionalaren izenean:

–Titularra: Javier Marzo López jauna.

Ordezkoa: Alberto Burgaleta Cabrero jauna.

c) CEAT langile autonomoen elkarte profesionalaren izenean:

–Titularra: Danny Imízcoz Osés jauna.

Ordezkoa: David Lezaun Induráin jauna.

d) TRADE langile autonomoen elkarte profesionalaren izenean:

–Titularra: María Pilar Ruiz Cobo andrea.

Ordezkoa: Alfredo Sanz Zufía jauna.

e) ATA-Navarra langile autonomoen elkarte profesionalaren izenean:

–Titularra: Juan Carlos Equiza Larrea jauna.

Ordezkoa: José Luis Perea Blanquer jauna.

f) Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) izenean:

–1. titularra: Carlos Fernández Valdivielso jauna.

2. titularra: Jesús Ignacio Sanz Pérez jauna.

1. ordezkoa: Javier Iradiel Ibáñez jauna.

2. ordezkoa: Francisco José Asín Escudero jauna.

g) Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuaren izenean:

–Titularra: Eva Mier Mendiguchia andrea.

Ordezkoa: Pilar Arriaga García andrea.

h) Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren izenean:

–Titularra: María Soledad Vicente Yoldi andrea.

Ordezkoa: Augusto Paredes Antón jauna.

3. Lan Zerbitzuko zuzendaria izendatzea Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko idazkari titular.

4. Erabaki hau Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Lan Zerbitzuko Lan Autonomoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2207802