114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Eraulgo UE-ERA-18 exekuzio unitateko A azpilurzatian, katastroko 17. poligonoko 248. eta 2549. lurzatietan. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate-udalburuak, 2022ko maiatzaren 27ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Eraulgo UE-ERA-18 exekuzio unitateko A azpilurzatiko xehetasun-azterketa, katastroko 17. poligonoko 248. eta 2549. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aritzalan (Deierri), 2022ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2208230